Abelbideak artzaintzarako tradiziozko tokiak lotzeko bideak dira, eta ganaduzaleei zein artzainei euren abereak larre onenetara eraman ahal izateko transhumantziako bide baliogarriak izan dira betidanik.
Fermin Leizeolaren grafikoan ikusi daitekeen moduan (“El pastoreo tradicional en Gipuzkoa”, “Narria” aldizkaria, nº 55/56, UAM), Euskadi eta Nafarroa zeharkatzen dituzten abelbideen sare zabala dago. Eta, bere baitan, dolmenak, baselizak, iturriak edota zubiak bezalako baliabide historiko eta kulturalak aurki ditzakegu.
Euskadin eta Nafarroan abelbideen erabilera urria da, nahiz eta udaberrian eta udazkenean oraindik artzain batzuk erabiltzen dituzten. Bide hauen babesa, halere, oso interesgarria da ikuspuntu askotatik; ez bakarrik erabileraren aldetik (makinen mugimendua eta lur-sailetara sarbidea errazteko), baizik eta guztion ondare nabarmena eratzen dutelako, era askotako arrazoiengatik.
Abelbideen babesak eta mantenuak, ardi latxa edo artzain-txakurra bezalako egokituriko bertoko arrazak babesten laguntzen dute. Ur-lasterren ondoan doazenean, erriberako ekosistemetan funtsezkoak diren lur-sailak sortzen dituzte. Hirigune eta landa-guneen arteko lotura ere osatzen dute.
Arrazoi guzti hauengatik, EQUO Euskadik erakunde guztien lana eskatzen du, abelbideen erabilera indartzeko (abereen mugimenduak ere bidearen kontserbazioa dakar berarekin) eta behar diren kontserbazio-lanen bitartez, ekimen horiek hamarnaka lanpostu sortzeko modukoak direlako.