Gaur goizean “Irabazi-Ganemos Euskadi” ekimen sozial eta politikoa plazaratu dute hedabideen artean, hiritarren, giza-mugimenduen eta alderdi politikoen arteko bateratze plurala bultzatzeko asmoz, orain arte Euskadiko udaletxe eta foru-aldundietan garatu diren politiketan aldaketa sakona helbideratu ahal izateko.
Aurkezpenean bost emakume hartu dute parte, ekimenaren alderdi politiko sustatzaileen partaide (Ezker Anitza, EQUO Euskadi eta Alternativa Republicana). Hizlariek azpimarratu dute alderdi horien asmoa “posible den herri guztietan, ekimen pluralak sustatzea” dela, demokrazian, gardentasunean eta nahi duten pertsona guztien partaidetzan oinarrituta.
“Irabazi-Ganemos Euskadi” bultzatzen duten erakunde politikoek nabarmendu dute Podemos eta beste erakunde politiko eta sozialekin lan egiteko borondatea dutela, baita “atzerapausu bat” emateko asmoa, Bilbon edo Gasteizen bezalako lekuetan martxan dauden ekimenak errespetatzeko helburuarekin, horietan “gure alderdikideak parte-hartze politikoa bideratzeko aukera baldin badaukate”.