EQUOk populista eta efikazia gabekotzat jotzen ditu PPak SEG-rako sarbidea erreformatzeko aurkeztutako neurriak

EQUOk populista eta efikazia gabekotzat jotzen ditu PPak, Marotoren hitzetan, aurkeztutako diru Sarreren Errentarako Garantiaren erreformarako neurriak. Aurkeztutako zazpi baldintzek, ez dituzte Alderdi Popularrak salatu dituen gehiegikeriak saihesteko balio, baizik eta Maroto alkateak botoekiko duen gosea asetzeko. EQUOk iruzurraren aurkako borroka defendatzen du, baita Alderdi Popularrak behin eta berriro alderatu duen iruzur fiskala edota diru publikoa ere. Azken kontu honetan Marotok berak, Gasteizko alkatetzan, azken aldiko kudeaketan adibide anitz utzi ditu.

Aurkeztutako baldintzek SEG-aren laguntzekiko egon daitezkeen iruzurrak ez ditu inola ere saihesten. PParen neurriek etorkinei laguntzetarako edozein aukera kentzea dute helburu, krisiaren ondorioz etorkinak hain zigortuak izan arren. EQUOk bide hau diskriminatzaile, xenofobo eta errealitate sozialarekiko arduragabetzat jotzen du. Orain dela lau urte gertatu zen bezala, PPak, etorkinen aurkako bandera astinduz, botoak lortzea du helburu. EQUOren ustez lotsagarria da Alderdi Popularraren joera, etorkinen kolektiboa gaitz guztien erruduntzat erabiltzekoa, batez ere gure gizarteko injustiziak gehien pairatzen dituen kolektiboa dela jakinda.

Gainera, neurri horietako batzuk egundoko zailtasunak ekarriko lizkieke hainbat familiei. Esaterako, seme-alabak euren kargura dituzten amak, eta aurretik lan-merkatura jo ez dutela; edo, lan eskasiaren ondorioz, lehen lana izan ez duten gazteak, euren familien laguntzarik gabekoak. Bestetik, delituak dituzten pertsonei laguntzetarako aukerak kentzea, Konstituzioak bultzatzen duen pertsonen birgizarteratzearen kontra doa, popularrek mendekua eta ostrazismoa ezarri nahi duten kontrakoa.

SEG-aren berezko izaerari buruz, Caritas eta bestelako zenbait erakundek ohartarazi duten bezala, krisialdi ekonomikoan diru laguntza horiek inoiz baino garrantzitsuagoak dira orain, familien ongizatea ziurtatzeko. SEG-ek gizartea hobetzen du, gizartearen kohesioa lortu nahi duelako, eta guk bizi nahi dugun gizarte-eredua garatzen duelako. Hala eta guztiz ere, diru-laguntzak gardentasun handiz eta datu eguneratuekin kudeatu beharko lirateke, era horretan susmoak galarazteko eta gizarte osoarekin berdintasunez jokatzeko kontrol zorrotzaren bitartez, iruzurgileak eta hauen jatorria zehaztu ordez.

EQUOn borrokatzen dugu norberak bere kulturan bere burua konplexurik gabe ikusten duen gizarte baten alde, eta partekatu eta elkar banatutako identitateen garapena bermatzen duena, ez baztertzailea eta aberatsa. Interkulturalitatea, berdintasuna, dibertsitatea eta diskriminazio eza bezalako printzipioak aintzat hartzearen aldekoak gara, migrazioa elkartasun, holistikotasun eta jasangarritasun ikuspuntutik ulertzen duelarik.

Beraz, EQUOtik hurrengo proposapenak defendatzen ditugu:
Lanbide erakunde betearazle eta efektibo batean bihurtzea, eta bere administrazio kontseiluan sartzea pobrezian eta bazterkerian inplikatuak dauden gizarteko eragile guztiak.
Larrialdi laguntzez arduratzen diren elkarte eta talde boluntarioak bultzatzea, eta baita modu ez kontsumitzaile batean oinarrizko beharretara iritsi ahal izateko laguntzen duten ekimenak indartzea.
Banka etikoaren bitartez, abal publikoaz bermatutako mikrokredituak bultzatzea, bereziki, emakume eta etorkinen arlora bideratuta dauden enpresa, artisau edo kooperatiba jarduerak pizteko.
Euskal gizartean, bereziki etorkinen aurka eman daitezkeen portaera xenofobo eta arrazistak galarazteko sentsibilizazio-kanpainak egitea.

Azkenik, EQUOk pertsonen aldeko apustua egiten du, kultura anitzeko Gasteiz bat eraikitzeko eta guettoez osaturiko hiri bat ez bihurtzeko. Gure garaiko erronka handienetako baten aurrean gaude, eta orain jarriko diren oinarriak, etorkizunean bere eragina izango dute. XXI-garren mendeko gizarteak integrazio eta oinarrituak aniztasuneko elkarbizitzan oinarrituak egon behar dira.