EQUO Euskadik eskatzen dio Durangoko Udalari zezen-festak kentzeko, batez ere gaur hasiko diren herriko zaindariaren jai-egitarauan antolatuta daudenak. Alderdi ekologistak gogorarazi du horietako batzuk legez kontrakoak direla, “toreatzailea”, “toreatzea quad-ez” eta “vaca-futbol” hain zuzen ere.
EQUOko Ana Moreno-ren iritziz, “harrigarria da herritarrek beraiek egiaztatu behar izatea ea ikuskizunak legalak diren ala ez, Udaletxeek baimenak emateko arduradunak diren arren. Durangoko Udalarekin egon gara harremanetan, ohartarazteko ikuskizun horiek ez dutela betetzen Zezenketa-Araudia eta, egitekotan, behar diren salaketak jarriko ditugula”.
Ondorio legalez aparte, EQUOk Durangoko Udalari eskatzen dio hausnarketa sakon bat animalienganako begirune-faltan oinarritutako ikuskizunak ez bultzatzeko. Beste herri batzuek aurrerapausu hori eman dute jadanik, eta alderdi ekologistak espero du Durangoko herriak ere bide beretik jarraituko duela etorkizun hurbilean.