EQUO Bizkaiak salatzen du Bizkaiko Foru Aldundiak poney bat hil duela

Alderdi ekologistak salatzen du Arrigorriagako Montefuerte parkean utzitako poney bat hil dutela legez kontra. Animalia Base Gorria baso zerbitzukoek jaso zuten, eta 24 ordu baino gutxiagoan sakrifikatua izan zen, mikrotxipa ea bazeukan egiaztatu gabe.

EQUOko kidea den Ana Moreno-ren ustez, “animalien babeserako legea hautsi egin da, jasotako animalia baten atxikitze-epea gutxienez hogeita hamar egunekoa baita. Epe hau errespetatu ezkero, animalia honi aurreko egunean aurkitutako beste familia batekin bizitzera joateko aukera eman ahal izango zitzaion”.

Ana Morenorentzat, “eskandalu hutsa da animalia bat jasoa izan eta berehala sakrifikatua izatea inolako identifikazio edo bizitzeko aukerarik eman gabe”. Jasotzea baino ordu batzuk lehenago EQUOko kidea bera, beste pertsona batzurekin batera, animaliaren egoera aztertu zuen eta mikrotxipa bazegoela egiaztatu zuen. Morenok nabarmendu nahi du “Administrazio publikoak legea betetzearen alde lan egin behar du, eta ez legearen kontra jokatu. Gainera, Foru Aldundiko albaitariak ziurtarazi zidan –behin animalia hilik zegoela– animaliak mikrotxipik ez zeukala, eta hori ez da egia, nik neuk irakurri bainuen eta ikusi nuen eskuan zuela”.

EQUO Euskadik eskatzen du gai honekiko erantzukizunak argitu daitezela, gertaera hauek errepika ez daitezen, eta azpimarratu nahi du animaliak ez direla ezabatu edo gainetik kendu daitezkeen objektuak. Etikaren eta gauzak ongi egitearen jokabidea aldarrikatzen dugu animalien bizitza babesteko, errespetu gehiago merezi duten izaki bizidun sentikorrak baitira.