Arestian Guzti Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua den Jon Darponek esan du Osakidetzan abuztuan itxiko diren ehunka ohe aurrezteko “bide eraginkorra” dela.
EQUO Euskadiko Osasungintza-Taldean osasunaren arloko hainbat profesional parte hartzen dute.
Talde honek salatzen du urriaren bukaeran oheen itxiera %25etik gertu egon daitekeela, eta lan-ordezkapenak murrizketa zorrotza jasango dutela. Hamaika urte daramagu osasunaren ikuspegi ekonomizista gaixoen arduraren kalterako dela. Osasuntsu egoteko daukagun oinarrizko eskubidea zalantzan dago murrizketen ostean, zenbait osasungune beteta daudenean edota ordezkapenak egiteko langileak zorrotzez murrizten dituztenean, batez ere erizainen eta laguntzaileen artean, honek ere lanaren estresa areagotzen duelako.
Gainera iraingarria da Sailburuak berak entzutea, osasun-langileen eta sindikatuen kritiken erantzunez, “udaldiko leloak” direla. Jon Darponek ondo daki ekaina eta urriaren artean igaroko diren bost hilabete horiek denbora preziatua dela saiatzeko gutxitzen gure osasun-sistemak duen arazo larriena: itxaron-zerrenda luzeak, bai medikoak bai kirurgikoak.
EQUO Euskadik salatzen du itxaron-zerrendak osasungintzaren kudeaketa kapitalistaren ondorioa direla, gaixoa merkantziatzat hartzen duelako. Aurrekontuen estatistika gailentzen zaizkio pertsonen beharrei eta bizitza-kalitateari. Horretaz gain, praktika profesional okerra da, gaixoaren patologiari dagokion unitatean tratatzeko aukerarik ez badago, behin-behinean zainduko dute beste profesional batzuek, alabaina behar den espezialitaterik gabekoek.