EQUOk Ekainaren 28an, Muskizeko Meatzari plazan, eguerdiko 12etan egingo diren kontzentrazioan eta giza katean parte hartzera animatzen ditu herritarrak. Meatzaldea Bizirik Ekologista Taldeak deituriko ekimen honek, Petronorreko plantaren inguruan dauden herri gehienen gaizki egona azaldu nahi du. Kanadako hare bituminosoen inportazioak arriskuan jarri du herritarren segurtasuna eta kutsaduraren gehitzearen aurrean dagoen kezka nabaria da.
EQUO Euskadirentzat, Petronor konpainiak, Europako proba pilotu bezala hare bituminoso hauek tratatzeko dituen asmoak agerian uzten du, konpainiaren interesak pertsonen osasunaren aurretik daudela. Mobilizazioak antolatu dituztenen hitzetan “gurekin esperimentuak egin nahi dituzte, euren poltsikoak bete ahal izateko.”
Hare bituminoso hauek ez dute bakarrik aire zabaleko meatzaritzaren ondorioz sorturiko baso zailen eta biodibertsitatearen galera ekartzen, baizik eta bere tratamenduak osasunerako kaltegarriak diren sufre eta nitrogenoaren gehitze nabari bat ere ekartzen du berarekin, ingumenarentzat eta gizakientzat bereziki kaltegarriak direnak.
EQUO Euskadirentzat, Petronorrek geroz eta kalitate txarragoko petrolio gordina prozesatzea, eta azken urtetan coqueko planta martxan jartzea kezkagarria da. EQUO Euskadik administrazio publikoek, lantegia kontrolatzerako orduan eta lantegiaren inguruan dauden kutsadura detektagailuen kontrolean eduki duten jokaera arduragabea ere salatu nahi du.