EQUO Bilbaorentzat, udaletxea sokamuturraren alde agertzea, eta sistema errepublikarra gaitzestea albiste txarrak dira

Ostegun honetako osoko bileran, EQUOk, Bildu eta beste gizarte talde eta erakunde politkoekin bat bi mozio aurkeztu ditu. Alde batetik, udaletxea, Bilboko jaietan sokamuturra berartzearen kontra agertzea eskatzen du. Bestalde, sistema errepublikar baten alde egitea eskatzen dio udaletxeari, Estatuaren Buruzagitza, prozesu konstituziogile bat irekitzen delarik. Bi mozioak udaletxeko osoko bileran gaitzetsi dira, berriz ere agerian utziz udaletxeko talde gehienek herritargoa entzuteko nahirik ez dutela.

EQUO Bilbaok, Bildu eta Zezenketen Aurkako eta Animalien Aldeko Bizkaiko Elkartearekin bat, mozio bat aurkeztu du, Vista Alegreko Zezen Plazako Administrazio-batzarrean eta Miserikordia Etxean udaletxeak dituen ordezkariek, Bilboko jaietan sokamuturra berrartzearen kontra agertzea eskatzeko. EQUO Bilbaok animalien sufirmenduan oinarritzen direneko ikuskizunak gaitzesten ditu. Aldi berean, sokamuturra azkenez ospatu zenetik hamazazpi urte pasa direla gogorarazi nahi du EQUO Bilbaok, eta herritargoan ez dagoela hau berrartzeko eskaerarik. Hau dela eta, EQUO Bilbaok, bilbotarrak ikuskizun honen kontra deituko direneko mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen ditu.

EQUO Bilbaok beste mozio bat aurkeztu du, Bildu, Ezker Anitza, Ezker Batua eta Ahal Dugu – Podemos-ekin bat, Bilboko udaletxea sistema errepublikar baten alde agertzeko, herritargoak Estatuko Buruzagitza aukeratzeko eskubidea euki dezan, prozesu konstituziogile demokratiko eta parte hartzaile bat irekiz. EQUO Bilbaoren ustez, udaletxea prozesu demokratiko eta parte hartzaileen kontra agertzeak, udaletxeko hainbat talde politikok politikoki aktiboa den herritargorik nahi ez dutela agerian uzten du.

Azkenik, EQUO Bilbao Bilduren laguntza eskertu nahi du, mozio hauek aurkeztean, udaletxean parte hartzea sustatzen duelako.