Ekainaren 21ean, Eguzkiaren Egunean, EQUO Euskadik energia berriztagarrien garrantzia aldarrikatu nahi du herritarrentzako eredu energetiko berri batean. Aldi berean, EQUOk instituzioei inplikazioa eskatzen die energiaren jatorria garbia, autonomoa eta ingurumenarekin arduratsua izan dadin, euren esku dituzten errekurtso guztiak erabiliz.
EQUOk gas naturala, petrolioa edo ikatza bezelako erregai fosiletan dugun dependentzia gogorarazi nahi du. Beste herrialde batzuetatik ekartzeaz gain, oso kutsagarriak dira. Eguzkiaren Egunean, EQUOk aldarrikatu nahi du gure lurraldean eguzkia bezalako energia iturrietaz balia gaitezkela; garbiak eta autonomoak izateaz gain, lana sortzen duen industria lokala ahalbidetzen du, ingurumena errespetatuz.
Hori dela eta, EQUO Euskadik euskal instituzioei eskatzen die eredu energetiko berri baterako eraldaketan inplikazioa, energia aurretuz, efizientzia aregotuz eta energia berriztagarriak erabiliz. Era horretan soilik lor daiteke energia subirautza eta sektore energetikoak ingurumenarekiko duen inpaktua gutxitzea.
Ia mundu osoan, gobernuek energia berriztagarrien aldeko apustua egiten dutenean, PPko Gobernuak teknologia hauen kontrako makinaria martxan jarri du, teknologia hauek jasotzen dituzten laguntzak murriztuz edo autokontsumorako peajeak bultzatuz. Guzti honengatik, EQUO Euskadik aurreste edo efizientzia energetikorako energia berriztagarrietan oinarrituriko proiektu lokalak bultzatzea eskatzen die instituzioei, eta Autonomia Estatutuak ematen dizkien tresna guztiak erabil ditzatela animatzen die.
Azkenik, EQUO Euskadik hemen energia berriztagarrien bitartez elektrizitatea sortzeko alternatibak badaudela gogorarazi nahi du. Energia berdeko kooperatibak martxan daude gure lurraldean. Horrexegatik EQUOk herritarrak animatu nahi ditu konpainiaz aldatzera, eta kooperatiba baten parte izatera pasatzera, sektore pribatua lagundu ordez. Aurreztean, efizientzian eta herritarren esku dagoen energia berriztagarriaren aldeko eredu energetiko berri baterantz joan gaitezen.