EQUOk, Eusko Jaularitzak Gasteizko Mendiak Parke natural bezala ez izendatzea onartezina dela uste du. Honek, babesturiko eremuaren gutxitzea 13.000 hektareatatik 2000 hektareatara pasatzea ekarriko luke. Egoera honen aurrean, Ingurumen kontseilaritzak irizpide ekologikoei jarraituz Arabako balore naturalak babesterako orduan, akordioak lortzeko gaitasun falta osoa erakusten du.
Alderdi ekologistak Gasteizko Mendiak Fracking-a, Gasteizko hiriaren edapena edo parke eolikoen eraso eta mehatxuen eraginpean daudela azpimarratu nahi du. Eraso hauek balore ekologikoengan edukiko luketen inpaktua eragozteko garantiarik onena parke natural bezala izendatzea izango zelarik.
Gainera, EQUO alderdiak, Eusko Jaurlaritzaren jokabidea lotsagarritzat jotzen du honen asmo bakarra parke naturalaren lanketan parte hartzen duten administrazioen arteko eztabaidari iskin eginez ezadostasuna lortzea bait da. Errazagoa da kaltetuak diren entitateekin gatazka gaitzestea, ingurunean lantzen diren ekintza soziokulturalekin biodibertsitatearen babesarekiko bateragarritasuna aurkitzea baino.
EQUOk gogorarazi nahi du, ingurumenaren suntsiketatik sortarazitako biodibertsitatearen galera eta aldaketa klimatikoa, gizaki bezala ditugun mehatxurik handienak direla, eta honi buelta ematea gure betebeharra da.