EQUOk EHUko berregituraketa salatzen du, honen atzean bakarrik Unibertsitatearen barne kontrolarekiko norgehiagokak daudelako

upv-ehuAzken informazioen arabera, Euskal Herriko unibertsitateko errektoretzak zentro desberdinen berregituraketak altxor publikoan ez dakarrela inolako aurrezkirik esan du. EQUO Euskadik salatu nahi du berregituraketa hau aurrera eramateko eman diren argudioak ez direla sostenganatzen, ez eraginkortasun ekonomikoaren aldetik, ezta lurralde eta sozial ikuspuntutik ere. Ahatik, honen atzean Unibertsitatearen barnean dauden kontrolarekiko norgehiagokei erantzuten dute.
Honez gain, EQUO Euskadiren ustez, ustekabean egin da zentruen berregituraketa proposamen hau, EHUarekin erlazionatuta dagoen guztia bezala, gizarte eta univertsitate barruko eztabaida eta partaidetza baimendu gabe, proiektua martxan jarri arte. Nahiz eta EHUren barnetik berregituraketa hau unibertsitatearen onurarako izango dela eta estatuan dauden bestelako unibertsitateekin parekatzeko helburuz egiten dela argudiatzen den, EQUOk proposamen honen atzetik kuestio ideologiko bat izkutatuta dagoela uste du, eta baita ere soziala eta potereen ingurukoa. Ideologikoa, eraginkortasun ekonomikoa eta hobekuntza zentruen handitasunarekin lotzen duelako, (Unibertsitatean momentu honetan betetzen ez dena). Soziala, ez duelako lortzen aurreztea eta gainera ikaslegoari eskeintzen zaion zerbitzuaren hobekuntzarik ez delako emango eta irakaslegoaren murrizketa dakarrelako. Botereen ingurukoa, matrikulen jeitsierarekin batera, zentru txikien desabantaila dakarrelako zentru handien aurrean.
Gainera, EHUk aurkeztu ditu berregituraketa hau gauzatzeko irizpideak, Eusko Jaurlaritzak berak egin beharrean. Irizpideak Unibertsitateak ezarritakoak izan dira, eta hauek zentru bakoitzak duen indarraren arabera erabili ditu, batzutan EHUk, zentru batzuk mantentzeko eta beste batzuk berregituratzeko asmoz, berak ezarritako irizpide hauen gainetik pasatu delarik.
Egoera honen aurrean, EQUO Euskadik orain arte EHU, gure autonomi erkidegoan daukagun unibertsitate publiko bakarra, herritarrei gertu eta kalitatezko zerbitzu bat emateko hiru campus-etan antolatu dela kontutan izan dezatela exijitzen du. Hezkuntza eskeintzaren zentralizazioak sarbidea zailduko du, honen anitztasuna gutxiesten du eta gure gizartean banaketa ez orekatua gauzatzen du.
Bukatzeko, EQUO Euskadik gogorarazten du hezkuntza inguruko esparruetan betidanik euskal administrazio guztien partaidetzarekin egin dela, hortaz, kasu honetan ere eztabaida gizarteari zabaldu behar dela aldarrikatzen du. Proposamen honekin EHUk ez du bakarrik bere irizpide propioen gainetik pasa, baizik eta ez duela kontutan eduki honelako proiektuak gizartearengan sor ditzaken itxuraldatzeak, unibertsitate publikoaren helburuak ez betetzen: unibertsitatea bera sostenganatzen duen giarteari moldatzearena.