Endesak eta Iberdrolak 2031 urterarte Garoñako zentral nuklearra zabaltzeko egindako eskaeraren ondoren, eta ostegun honetan Bilbon harea bituminosoak itsasontziz ekarritako kargamentua Muskizeko Petronor findegira doala jakin ostean, EQUOk salatu nahi du Gobernuak egungo eredu energetiko kutsakor eta dependientea indartzeko asmoa duela, berriztagarrien kalterako. Berri horiek argi eta garbi erakusten dituzute botere politikoa oligopolio espekulatzailearen morroia dela, eta gutxiengo baten interes ekonomikoen zaindari, herritarren beharrak alde batera uzten duen bitartean.
EQUOren iritziz ezinbestekoa da aurrezpen eta efizientzian oinarrituriko eredu energetiko batengatik apustu egitea, baita herritarren eskuan dauden banaturiko energia berriztagarri, garbi eta autonomoengatik ere. EQUOk jakinarazi nahi du Europako Parlamentuan lortu berria duen ordezkariak helburu hauek lortzeko lan egingo duela. Bakarrik honela lortuko dugu aldaketa klimatikoa gelditzea eta kanpoko energiaz dugun dependentzia gutxitzea. Ildo honetan EQUOk, Garoña zabaltzeko aukerari eta Gobernuak energiarekiko duen politika negargarriari erantzuna emateko asmoz, herritarrak euren elektrizitatea kooperatiba elektrikoekin kontratatzera animatu nahi ditu.
Gainera, EQUOk bere hauteskunde-programan zioen bezala, mugikortasun eredua birmoldatzearen alde apustu egiten du, garraio publikoa eta garraio partekatua indartzen duena, honek hidrokarburoen kontsumoa gutxituko lukeelarik, gas-emisioak gutxituz eta, era honetan, aldaketa klimatikoaren efektuei aurre eginez.
Azkenik EQUOk jakinarazten du azken berri horien gora-beheren gainean egongo dela, eta abisatzen du Gobernuaren politika energetikoa geldiarazteko bere gain dituen tresna guztiak erabiliko dituela, bai Europako Parlamentuan lortu duen ordezkarizren bitartez, baita kalean, mugimendu herritarrekin batera.