Florent Marcellesi, EQUOren eta “Udaberri Europarra” koalizioaren hautagaia, goizeko 10etan bertaratu da gaur Bilboko Mugica Ikastetxeko bere hauteslekura eta, EQUO Euskadiko hautagai guztiek betidanik egin duten bezala, bere boto-eskubidea etorkin bati eskaini dio, salatzeko gure gizartean pertsona asko bizi direla funtsezko eskubiderik gabe, beste leku batean jaio izanagatik soilik.
Marcellesik, gainera, hiritarrak bozkatzera animatu ditu “Troikak ezarritako murrizketei gure intsumisioa adierazteko, alderdi-bitasuna apurtzeko eta muturreko eskuina geldiarazteko Europan”. Hauteskunde-gauari dagokionez, Marcellesi baikorra da “Udaberri Europarra” koalizioaren emaitzen zain, “gaurko testuinguru politiko europarrean esparru beharrezkoa garelako berdeak”. Florent Marcellesik aukera erabili du ere “kanpaina honetan sartu diren pertsona guztien ahaleginak eskertzeko, lan itzela egin dutelako”.