Florent Marcellesik, Europako Parlamenturako EQUOko zerrenda-buruak, burujabetza energetikoaren alde egiten du, Garoñako zabaltzearen kontrakoa da eta “fracking” aurkako euskal HELa sinatu du

Europar hauteskundeak direla eta, EQUOk eredu energetiko berri baten beharra aldarrikatzen du, energia berriztagarrietan, aurreztean eta eraginkortasun energetikoan oinarrituta dagoena. Tokiko baliabide energetiko berriztagarriak erabiltzea burujabetza energetikoa ekarriko luke, aldi berean hain beharrezkoak diren lanpostu berriak sortuz.

Gaur eguneko eredu energetikoak klima aldaketan duen garrantziaz jabetuz, EQUO Euskadik Europar erakundeei ingurumenaren defentsa berreskuratzea eskatzen dizkie, asmo handiko helburuak jarriz, betebeharrekoak izan behar direnak. Euskadi mailan, EQUOk ez du onartuko Garoñako zentral nuklearra berriz ere martxan jar dezatela. Aldi berean erregai fosilak ahal bezain laster bertan behera uztea eskatzen du, eta Europa osoan fracking-a debekatzea. Ildo horretan, Florent Marcellesik, EQUOko zerrenda-buruak Europako Parlamenturako, pasa den larunbatean “fracking”a Euskadin debekatzea eskatzen duen HELa sinatu zuen Irunen.

Azkenik, EQUO Euskadik energiaren demokratizazioa eskatu nahi du, herritargoari energiaren inguruan erabakitzeko eskubidea itzultzeko: zer enegia iturri kontsumitu, noiz eta nola. Honetarako, sare elektrikoen jabetza udaletxeen eskuetara itzultzea eskatzen du EQUO Euskadik, kooperatiba energetiko berdeak bultzatuz, eta garraio publikoa eta partekatua indartuz. Aitor Urresti, europar hauteskundeetarako hautagaiaren hitzetan, “herritargoak argi dauka energia berriztagarriak etorkizuna direla. Oligopolio energetikoak dituen interes ekonomiko izugarriek berriztagarrien hazkundearen etenaldia ekarri dute. Herritargoari erabakitzeko eskubidea itzultzea da botere ekonomikoen kontra egiteko bide bakarra”.