Gaur, maiatzaren 17an, “EQUO-Udaberri Europarra”-ren alderdiek Irungo kaleetan eskatu dute pertsonentzako beste Europa bat eraikitzea, Europako Alderdi Berdearen euren kideen laguntzaz.
Ekitaldian parte hartu dute Catherine Grèzek eta Sauveur Bachok, Europe Écologie-Les Verts alderdi frantzesaren hautagaiek. Horiek defendatu dute Europako “ingurumen- eta giza-larrialdiek“ kontinente-mailako konbergentzia eskatzen dutela, baina “ez herri europarren kultur- eta hizkuntz-aniztasunaren kalte”, eta aintzat hartu behar dute Estatu bakoitzean dauden gutxiengoak eta estaturik gabeko nazioak.
Bere aldetik Florent Marcellesik, EQUO-Udaberri Europarraren hautagaiak, “Europako ekonomiaren transizio ekologikoa” proposatu du, kontinente-mailako arazo larriei aurre egiteko, adibidez “klima-aldaketa edota handituz doan desberdintasuna”. Florent Marcellesik ere mugako bi aldeetan martxan dauden Abiaduraren Handiko Trena garatzeko planak aipatu ditu. Berdeek ezetz esaten diete plan horiei, “eliteen gozamenerako pentsatuak daudelako”. Aldizka, “mugikortasun sostengarrirako plan serioak” proposatzen dituzte, “lanpostu berdea, duina eta kalitatezkoa sortu ahal izateko”, bai Iparralden eta Hegoalden.