EQUOk defendatzen du Ukraniako herritarrek euren etorkizunaz erabaki ahal izatea, justizia, solidaritatea eta bakearekin hitzemanda dagoen Europa batean

EQUOk, bere hauteskunde programan, guztion onerako diren justizia, elkartasuna eta bakea bultzatzen dituen Europak defendatzen du. Alderdi berdeak kanpo politiketan ahots bakarrarekin hitz egiten duen EB bat proposatzen du, baita aldaketa klimatikoarekin, eskualdetako gatazken prebentzioan, armamentuaren kontrolean eta bakeari eusteko iniziatiba eramaten duena, beti ere elkarrizketa, bitartekaritza eta kooperazioa mantenduz.
Ukranian zabaldu den gatazka zibilari dagokionean, EQUOk ukraniar herritarrak euren etorkizunaz erabakitzeko gai izan daitezen nahi du, zein herrialde eraiki nahi duten eta EBarekin zer nolako harremanak nahi dituzten. EQUOko Aitor Urresti hautagaiak Errusiari gogorarazi nahi dio “Crimean bultzaturiko bezalako konponbideek ez dutela emaitza onik ekartzen gatazkari, beraz ezinbestekoa da adosturiko irtenbide baketsu bat aurkitzea sentsibilitate desberdinen artean”.
Europako hauteskundeei begira, EQUOk Europar Batasuna kanpoko ekintzetan giza segurtasuna zutoin nagusi bezala hartzea sustatuko du, mundu mailan eta Europan desarme nuklearraren alde lan egingo duena, NBEren indartzea eta berregitearen bitartez agintze global aldeaniztun bat bultzatuko duelarik.
Honetaz gain EQUOk uste du Europak askoz gehiago egin dezakeela gosea deusezteko, ingurumenaren galerarekiko eta emakumeak garapenetik kanpo ez usteko. Alderdi Berdeak, Europako herrialdeek Errenta Nazional Gordinaren %0,7a garapen ofizialerako laguntzetara zuzentzea proposatzen du, eta ez du onartzen inola ere EEUU-EBaren arteko Merkataritza eta Inbertsio Librerako Akordioa (TTIP, ingelesez). Aitor Urresti hautagaiaren hitzetan, “interes orokorrei eta herritarrenei erantzutetik urrun, aukeratutako enpresa transnazionalen interesak gobernu demokratikoen gainetik jartzea du helburu, bai lan babesari, ingurumen eta elikagaiei dagokionean”.