EQUOk enplegu berdea defendatu du Mirandan, eskualdeko langabeziaren aurka borrokatzeko alterbatiba moduan.

Atzo, maiatzaren 10ean, EQUO Enplegu Berdeaz egindako jardunaldiak aurkeztu zituen Mirandako Raimundo Porres Giza-Zentruan. Hitzaldian parte hartu zuten Juange Iglesias (EQUO Rioja), David Rubio (EQUO Burgos) eta José Ramón Becerra (EQUO Euskadi). Horietan agerian geratu zen enplegu berdeak mirandar eskualdeak jasaten ari den langabezia egoera larria arindu lezakeela, erakundeak konpontzeko ezgai agertu diren arazoa.

Alderdi ekologistak uste du Mirandan enplegu berdea alternatiba energetiko berriztagarri eta ez kutsakorrei lotu daiteke, energia soluzio atzerakoien (Garoñako zentral nuklearraren, “fracking” prospekzio baimenen, ziklo konbinatuko zentralen eraikitzeen…) aldetik, mirandar eskualdeak energia arloan pairatzen dituen kalteekin alderatuz. EQUOkoek adierazi zuten gaur egun Garoñako zentral nuklearraren etorkizuna kolokan dagoela, “fracking” egiteko frogak eta zikloko zentralen proiektuak onartzen diren bitartean.

EQUOk hainbat alternatiba eskaini zituen ehunka lanpostu sortu ahal izateko, Garoñako zentral nuklearra ixten, ekoturismoa (Ebro ibaia, Valderejo) eta ekoizpen ekologikoa (mahasgintza Arabar Errioxan) garatzen, garraio publiko (Talgo eta Gamesako lantegiak) eta energia berriztagarriei lotutako industri ekoizpena bitartez, baso eta nekazal biomasaren ustiapen sostengarria garatzen, edota bertako nekazaritzaren soberakinetatik bioerregaien ekoizten ere.

GE DIGITAL CAMERA