EQUOk, euskadiko ONGDeko koordinadorak antolatutako europaren eraikitzea eta kooperazio internazionalari buruzko debatean parte hartzen du

Debate CONGD Donosti
EQUO, Euskadiko ONGDeko koordinadorak Donostian antolatutako Europaren eraikitzea eta kooperazio internazionalari buruzko debatean parte hartu zuen atzo.
Foro honetan, José Ramón Becerrak, EQUO Euskadiko bozeramailea denak, euro zonaldeko pobrezia, langabezia eta giza desberdintasunen aurka borrokatzeko era onena “eskubide sozialak murrizten dituzten politikekin” bukatzea dela eta “enplegu berdeak sustatzen dituen asmo handiko programa bat martxan jartzea” dela argudiatu zuen, zeinekin kalitatezko 20 milioi lanpostu sor daitezke Europar batasunean.
Instituzioen zereginari buruz, EQUOk argi utzi zuen Europa mailako prozesu konstituzional bat beharrezkoa dela, FMI-a edo BCE-a bezalako instituzioak demokratizatzea bideratuko duena, eta Europar parlamentuari “gaur egun faltatzen zaion ekimen legislatiboa emango diona”.
Nazioarteko kooperazioari buruz, EQUO, Tobin tasari bultzada ematearen alde agertu zen, “baina UE osoan eta tresna finantzial espekulatibo gehiagorekin”, eta baita txirotutako herrialdeak kaltetzen dituzten nekazal politika eta politika komertzial eta ekonomiko komunitarioak berregitearen alde ere.