EQUO Euskadik ezetz esaten dio martxoaren 3an Bilbon ospatuko den nazioarteko enpresarien foroari, eta gizartea bultzatu nahi du kaleetan protestatzera horren aurka.
Datorren martxoaren 3an Bilbon ospatuko da “Foro Global España 2014” izeneko ekitaldia. Foro horretan enpresari-elite neoliberalen eta jende xehearen arteko alde nabarmena islatuko da. Gauzak horrela, lehenengoek (%1ek) bere irabaziak handitzen dituzte etengabe, zerga-estatus pribileagiatuari ezker, krisialdi globalaren medio. Bien bitartean jende arruntak (gainontzeko %99ak) estualdiak, murrizketak, pobrezia eta sufrimendua jasaten dute etengabe, mundu mailako ekonomi-instituzioek diseinatzen dituzten politika liberatzaileei esker.
Horrexegatik EQUO Euskadik aipatutako enpresarien foroa gaitzesten du, eta salatzen du ekitaldi-mota horietan euskal instituzioek egiten duten anfitrioien eta laguntzaileen papera. Gainera EQUO Euskadik hiritarrak (%99 hori) gonbidatzen ditu kalean protesta egitera, datozen martxoaren 2an eta 3an Bilbon antolatu diren mobilizazio eta manifestazioetan parte hartuz.