EQUO Euskadik ostiral honetan ekitaldi bat antolatuko du Bilbon, maiatzan egingo diren hauteskundeetarako hautagaia hartzeko primarioen 2. txandan pasatu diren azken lau pertsonak aurkezteko.
Ostiral honetan, otsailaren 21ean, 19,30etan, EQUO Euskadik antolatu du ekitaldi bat Bilboko Indautxu Hotelean. Horretan aurkeztuko dira Euskadin EQUOko primarioen 2. txandara pasatu diren azken 4 pertsona, maiatzan egingo diren hauteskunde europarretarako hautagai izatekoak. Pertsona horiek dira Inés López-Dóriga, Florent Marcellesi, Reyes Montiel eta Guillermo Rodríguez.
EQUOk Estatu mailan egin dituen hauteskunde primarioak historikoak izan dira. Espainiako demokraziaren lehenengo aldiz alderdi politiko batek barne-hauteskundeak ireki dizkie hiritarrei, bai hiritarrek beraiek hautagai ahal izateko, bai hautatzeko alderdi berdearen izenean Europar Parlamentura joateko aurkeztuko diren pertsonak.