EQUO Euskadik, paisaia-, natura- edota nekazal balore handiko eta erabili gabeko lurretan, azken hamarkadan egindako espekulazio urbanistikoaren ondorioz urbanizagarri bihurtu diren lurrak desklasifikatzea eskatzen du

EQUO Euskadik, azken hamarkadan paisaia-, natura- edota nekazal balore handiko lurretan, espekulazioaren boomaren ondorioz sortu diren hiri lurrak desklasifikatzera animatu nahi die giza-taldeei, auzo plataformei eta udalerriei.

Euskadiko Auzitegi Nagusiak Elorrioko Auzo Koordinadorari eman dio arrazoia partzialki, 2011an onartutako Hiri Ordenazioko Plan Orokorraren aspektu batzuren aurka jarritako demanda baietsiz.

Auzo koordinadora honek balore handiko 10 hektareako nekazal lurrak industri lurretan ez bilakatzea eskatzen du, gaur egun lantegi hutsak eta lur industrial nahikoa baitaude, eta horrela nekazal lurrak bere erabilera mantendu ahal izateko (ortu ekologikoak, gehienak).

Europa, Estatu edo Euskadi mailako hainbat legek defendatzen dute hiri garapen jasangarri bat lortzea, baliabide naturalak babestea eta lurzoruen okupazio jasangarria egitea, eraikitako lurren aprobetxatuz, nekazal lur gehiago okupatu ordez.

Ez da logikoa gaur egun, ingurumenarekiko gizarte kontzientziatu batean, eta nekazal zoruak babesteko dugun beharra kontuan hartuta, hirigintzako espekulazioaren garaian etxebizitza edo industria-guneak eraikitzeko sortutako proiektuak mantentzea, egun nahikoa lur erabiliak ditugulako, oraindik birgaitu gabe eta leheneratu gabe.

Elorrioko Auzo Koordinadorak Epaimahai Gorenean jarritako errekurtso partzialak aurrera egitea nahi dugu EQUO Euskadikook, nekazal lur horien suntsipena behin-betikoz desager dadin. Honetaz gain EQUO Euskadik antzeko arazoak dituzten talde sozialei eta auzo plataformei mobilizatzera bultzatu nahi ditu, indarren dauden hiri-planginten azterketa partziala edo aldaketa zehatzak eskatuz, lur hauek berreskuratzeko eta gizartearen mesederako.