EQUO Euskadik, Bilbon, otsailaren 1erako iragarrita dagoen ADICAEren manifestaldira gehitzen da. Gobernuak, legedi elektriko alternatibo baten aurrean hartu duen portaera arduragabea, onartezina da. Batez ere, ikusita atzean sektoreko enpresa handiak daudela.
ADICAEren ekimenak, gizartearen behar energetikoak beteko dituen legediaren eztabaida, mahai gainean jarriko du. Nola lortu prezio onargarri batean energia eta aldi berean krisi energetiko, ekonomiko, sozial eta ingurumenekotik ateratzen lagunduko diguna.
EQUO, energiari dagokion hauteskunde programan oinarrituz, ADICAEren proposamena bultzatzen du eta etorkizun batean berarekin eta beste elkarte, profesional eta herritarrekin elkarlanean jarduteko prest azaltzen da. Bereziki, ezin bestekoak ikusten ditu, energia berriztagarriak, partikularren autokontsumoa, ziklo konbinatuko zentralei eta ikatz termitei sustagarriak kentzea eta zentral nuklearren itxiera eta desegitea.