EQUO Euskadi alderdi ekologistak, auzo edo kokaleku baten desanexionatzeko erabakiak gutxieneko demokrazia eta oinarri juridiko sendo batzuk bete behar dituela uste du, hau da:
- Erabakitzeko aukerak kontutan izan behar ditu hautesle errolda ofiziala eta garbi mugaturiko lurraldearen espazio bat.
- Izaera erabakitzailea finkatzen den tresna juridiko baten existentzia (kontsultatzaile edo loteslea, egin behar diren galderak, hauteskunde prozedura.
- Kontsultaren aurretik denbora bat egotea hauteskunde kanpaina bat izateko.
- Hauteskunde legearen araberako erreferenduma gauzatzea.
Garbi daukagu orain arte jaso denak ez dituela minimo hauek bete eta horregatik, naiz eta Igeldoren desanexioa ulertu eta partekatu, ezin dugu Donostiako udalak eta Foru Aldundiak erabilitako prozedurarekin ados egon.
Talde ekologistaren kobozeramailearen hitzetan, Monika Monteagudo: agintarien jokamolde txarrarekin galtzen dutenak auzotarrak dira, orain gobernu aldaketa baten aurrean babes gabe gelditzen bai dira, honek Igeldori oinarrizko zerbitzuak ukatu ahal diezaiokeelarik tribunalak dekretu foralak erabaki duen desanexioaz erabaki bat hartu arte.
EQUO Euskadik deialdia luzatzen dio Udal Gobernuari eskakizun honi irtenbide bat aurki diezaion, beste okasio batzuetan alderdi desberdinekin itunak sinatzea posible dela erakutsi izan duen bezala, proiektu intermodalaedo Tabakalera zentroaren kasuan bezala.