EQUO Euskadi eta EQUO Nafarroa alderdi politikoek aintzat hartu dute EPPK kolektiboak emandako jakinarazpena, horretan gizarteari egindako kaltearen erantzukizuna onartzen dutelako. Era berean ildo horretan sakontzera adore ematen diete, ETA-ren disoluzioa eskatuz.
ETAkide diren euskal presoen EPPK kolektiboak jakinarazpen bat argitaratu du. Bertan haiek sortutako “sufrimendua eta mina”-ren erantzukizuna onartzen dute. Zalantzarik gabe, garrantzizko aurrerapausua da onestea sufrimendua eta mina bortxakeriaren ondorioak direla, baita jasotzea ere presoen etxeratze-prozesua banakakoa eta lege-baliabideen bitartekoa izan beharko dela, biktimeekiko bortxatzaileek daukaten ardura saihesten duten neurri transizional apartekoak eta kolektiboak baztertuz.
Horretaz aparte, EQUO Euskadik eta EQUO Nafarroak berritu nahi dute Gobernuari zuzendutako eskaera espetxe-politika estrategia politikoei lotuta egon ez dadin. Bestalde berresten dute presoen eskubideak ez direla lotu behar interes politikoekin edota hauteskunde-interesekin, giza-eskubide funtsezkoak direlako.
Azkenik, EQUO Euskadik eta EQUO Nafarroak adore ematen diete EPPKkoei sakontzera haiek eskaini duten “aktore aktibo eta eraginkor izateko” konpromisoan. Zentzu horretan EPPK-ren laguntza eskatzen dute ETA-ren baldintza gabeko desagerpena lortzeko, eta talde armatu horrek jendaurrean adierazteko haiek erabilitako bortxakeriak kalte bidegabea, zuzengabea eta alferrikakoa sortu duela, bai biktimetan baita gizarte osoan ere.