Gizarte eraldatuz, indarkeria matxistarekin amaitu: Zenbat emakume gehiagok sufritu behar dute?

EQUO Euskadik azken aste hauetan gauzatu diren erailtze matxisten gaitzespena aldarrikatu nahi du. Azken 10 urteetan Estatu Espainiarrean indarkeria matxistaren ondorioz 700 emakume izan dira erailak. Horregatik, emakumeengan gauzatzen den indarkeria, giza eskubideen urraketarik zabalduena eta ikusezinena bezala salatu nahi dugu.

Zifra honek, gainera, ez du kontutan hartzen emakume urdangen erailtzeak, honela ikusezin geratzen direlarik. EQUO Euskadirentzat, emakume hauek ere indarkeria matxista eta eredu patriarkalaren hildakoak ere badira. Emakume hauengan eragindako indarkeri sexuala gizarte patriarkalaren frogarik zoritxarrekoena eta askotan, eraso matxistaren azken maila da.

EQUO Euskadik erailtze eta indarkeri hauek gaitzesten ditu emakumeen aurka existitzen den biolentzi forma krudelena delako, baina era berean deuseztatu eta era irekian salatzen du gizartearen hipokrisia, alde batetik erailtzeak kondenatzen dituena, baina beste aldetik beste motatako indarkeria, “intentsitate gutxikoa” bezala gaizki deiturikoa justifikatzen duelako. Zeren indarkeria matxista beste era askotan ere agertzen baita:

oihuak, irainak, iruzkin laidagarriak, emakumeen garrantzia apaltzen duten txiste errazak.

Honela, hiru emakumeetatik batek intentsitate altu edo baxuko indarkeria motoren bat jasaten du, baina ez zaie ezaguna egiten zeren ez dira gai ikusteko ¨maitasuna¨ bezala ezagutzen den harremanak, barnean, indarkeria egoera bat ezkutatzen duela.

EQUO Euskadik denbora asko darama berdintasun politiketan jasan ditugun murrizketak salatzen eta azaldutako datuen arabera, ezin da ukatu emakumeengan ondorio zuzenak dituela. Equo Euskadirentzat lotsagarria da neskak eta emakumeak tratu txarretatik, bortxatuak izatetik eta erailak izatetik libratu ditzaketen diru partidak murriztu izatea.

EQUO Euskadi indarkeria matxistaren aurka erabiltzen ari diren politiken analisi kritiko bat egiten du, normalean asistentzia bidez, indarkeriaren ondorioak tratatzeko eginda bait daude politika hauek. Benetan behar duguna, hezkuntzaren bitartez heteropatriarkala den gizarte honen eraldaketa eta indarkeriaren lehenengo seinaletik tratu txarra eragin dituenaren heziketaren bidezko birgizarteratzea dira.

Aurrera eramaten diren neurriek ez dituzte bakarrik indarkeriaren biktimak kontutan izan behar, gizonezkoak ere izan behar dituzte kontutan. Gainera emakumeak, babeza eta asistentzia behar duten biktimak izatez utzi behar dute, eta euren eskubide eta autonomiarengatik borrokatzen duten subjektu aktibo bezala tratatuak izatera pasa behar dira.

Indarkeria matxista bizitzea tokatu zaigun eredu patriarkalaren ondorioa da, eta bakarrik estrukturalki aldatuz amaitu daiteke berarekin. Horregatik, martxan jartzen diren neurriak gizarte eraldaketara bideratuak egon behar dira. Era berean ezin bestekoa iruditzen zaigu gure gazteriaren artean izaera matxista orokorrean ugaritzen ari dela esaten diguten datuak kontutan izaten baditugu.

Horregatik, EQUO Euskaditik, koheziketa politikak eskatzen ditugu, baloreetan oinarrituz, gazteak eta hauen arduradunak heztea baimentzen dituzten politikak.

EQUO Euskadi osatzen dugun gizon eta emakumeok uste dugu bakarrik horrela emango zaiola amaiera lakra honi: talde sozial eta politikoen arteko elkar lanaz eta erakunde eta gobernuez, gizarte eraldaketarako zutoinak jarriz, hezkuntza berreraikiz, sexualitatearekiko eta harremanekiko mito zaharrak gaindituz eta betiko familia eredua apurtuz.

“Emakumeenganako indarkeriak, hiltzen, zauritzen eta fisikoki, psikologikoki, sexual eta ekonomikoki edade guztietako emakumeei kaltetzen dien gaixotasun global bat izaten jarraitzen du. Argi eta garbi esan beharra dago giza eskubideen urraketa bat dela emakumeei, berdintasuna, segurtasuna, duintasuna eta oinarrizko eskubideak ukatzea”.