EQUO Euskadi alderdiak sentitzen du Memoriaren Egunak gatazka politiko baten erakusle izaten jarraitzea. Eta biktimen testigantzetan oinarrituriko gizarte zibil baten eraikuntza eskatzen du.
Memoriaren egun hau, asken 50 urtetan politikaren ondorioz, Euskadin hildakorik egon ez den egun bakarra da. EQUO Euskadik uste du, bortizkeriarekiko gure historia beltzaren ondorioak erakusteko eguna izan beharko zela, inoiz errepika ez dadin berriz.
Ala ta ere, EQUO Euskadik sentitzen du erakunde desberdinengandik eginiko ekintzetan igartzen den elkarteratze falta, eta hauetan dagoen biktimen protagonismo falta. Konkretuki, EQUO Euskadik oroimena, ezezkotzea, giza eskubide batzuren arrazoitzea beste batzurekiko eta memoria ¨partzial¨eta ¨aseptiko¨-en eraikitzea ukatzen du, instituzioen zatiketak ekarri dituen portaeren ondorio eta boterean dauden alderdiengandik xaxatuak direnak etekin politikoa ateratzea helburu dutelarik. Alderdi politikoak ez badira gai akordiotara iristeko, euren protagonismoa, soziedade zibilean eta herri eragileetan utzi ditzatela eskatzen diegu.
Gainera, EQUO Euskadik Memoria Egun honek hezkuntza demokratikorako ematen digun aukera azpimarratu nahi du. Biktimen testigantza zuzenak entzun eta euren historiak ezagutzek, atzean utzitakoa ikusten laguntzen digu etorkizunera begiratuz. Elkarbizitzarako lehen urratsa da, non biktimek, jasandako sufrimendua onartezina eta alferrikakoa izan dela publikoki azaltzen dute eta gizarteak, biktimek konponketa moral,politiko eta legalerako daukaten eskubidea onartzen du.