EQUO Euskadi alderdi politikoaren ustez “Parot doktrina”ri buruzko gaurko Estrasburgoko Giza Eskubideetako Auzitegiaren epaitza logikoa da eta, halaber, oso larria Espainiako demokraziaren sinesgarritasunerako. Horrexegatik Espainiako Gobernuari eskatzen dio ezartzeko lehenbailehen, hortik ez datorkigulako zigorgabetasun handiagorik indarkeria erabiltzeagatik zigortuta daudenentzat.
EQUO Euskadi-k behin eta berriz salatu du “Parot doktrina” presoen eskubideen urraketa nabarmena dela, bere garaian epaimahaiak ezarri zuen presoaldia gerora handitzen duelako. Hori dela eta, EQUO Euskadi-k uste du gaur plazaratu den Estrasburgoko Giza Eskubideetako Auzitegiaren epaia logikoa dela, eta gaitzezten du zazpi urte igaro izan direla egoera honetara iristeko. Epaia ahobatezkoa eta apelaezina izan da, eta horren bitartez Espainako Gobernuak bere garaian aurkeztu zuen errekurtsoa bertan behera utzi du.
Horretaz gain, oso larria da Estatu espainiarra zigortu dutela “atxiloketa ilegala” edo “ez erregularra” egiteagatik, Espainiako botere judizialaren ospea galtzea eta demokraziaren porrotan agerian geratu direlako. Zuzenbidezko Estatuak ez baditu babesten hiritar guztien oinarrizko eskubideak (gogoratu beharra dago pertsona espetxeratuak ere pertsonak direla), nolabait ere legitimitate morala galtzen du indarkeria erabili dutenen kontra borrokatzeko. Horrexegatik EQUO Euskadi-k eskatzen dio Espainiako Gobernuari Estrasburgoko epaia ontzat hartzeko eta ezartzeko azken urteotan motibo honengatik bere espetxe-zigorra zuzengabe luzatuta ikusi duten pertsona preso guztiei.
Azkenik EQUO Euskadi-k errefusatzen du “Parot doktrina”-ren desagerpena zigorgabetasun handiagorik izango denik azken 40 urteotan indarkeria eta izua erabili dutenentzat. Alderantziz, EQUO Euskadi-k berriro eskatzen du zigorgabetasuna desagertu behar dela, “euskal gatazka”-ren ondorioz sortutako giza eskubideen urraketa guztiak aztertu eta epaitu behar direlako. Presoak kartzelatik ateratzekotan, banakako eta mailakako birgizarteratze-prozesu leheneratzaile baten ondorioz izan behar da, eta inoiz ez sabuespenezko neurri kolektiboen bitartez, biktimeekiko biktimarioen erantzukizuna saihesteko modukoak.