EH Bildu, Sumando Hemen Gaude eta Irabazi-Ganar Udal Taldeek Ekonomiaren Jardueraren gaineko Zergaren jaitsieraren aurkako alegazioen sinadura bilketaren balorazio positiboa egin dute. Gaur goizean Udalbatzaren ez ohiko deialdia batean bi aste baino gutxiagoan bildutako 351 alegazioak egon dira. Norbanakoek egindako alegazioez gain, Gasteizko hainbat sindikatuak ofizialki egindakoak daude.
Enpresa handiek ordaindu behar duten zerga honen jaitsierak diru publikoari kalte handiak sortuko dizkio, 6.8 miloi euroko diru sarreren jaitsiera dakarrelako. Egoera honek hurrengo urteetako aurrekontuak kaltetuko ditu, aurten Gobernuak aurkeztutako proiektuan ikusten den bezala
Taldeen aburuz, oso positiboa da udaleko barne mailako eztabaida hau kalera atera izana eta herritarrak eta eragile sozial zein sindikalak mugiarazi izana. Fiskalitatearen eztabaida instituzioetan garantiza handia dauka baina baita ere herritarren bizitzan, udal politiketan egindako murrizketak gauzatuko baitira enpresari handiak zergak haientzat onartu izanaren etekinak dituztenean.
Hurrengo ostiralean Ogasun Batzordean alegazio herrikoi hauek bozkatuko dira. Hori dela eta, EH Bildu, Hemen Gaude e Irabazi-Ganar taldeek eskatzen diete PNV, PP eta PSE taldeei, hots, SEArekin batera ilegalki zerga jaitsiera sinatu zutenei, berriro pentsatzeko eta erabakia aldatzeko.