EQUO Euskadi alderdiak bakeaz eta elkarbizitzaz mintzatuko du Europe Écologie-Les Verts alderdi frantziarraren udako jardunaldietan

EQUO Euskadi alderdi politikoak Euskadin bakea eta elkarbizitza sendotzeko bere proposamenak aurkeztuko ditu Frantziako Marseilla hirian, Europe Écologie-Les Verts alderdi politiko frantziarrak antolatzen dituen Udako Jardunaldietan.

Journées d’été 2013 à MarseilleDatorren abuztuaren 22an EQUO Euskadi alderdiaren ordezkariek parte hartuko dute Europe Écologie-Les Verts alderdi berdeak urtero antolatzen dituen Udako Jardunaldietan, euskal gatazkari buruz defendatzen ditugun proposamenak azaltzeko. Aurten topaketak horiek Frantziako Marseilla hirian egingo dute. EQUO Euskadiko Florent Marcellesi-k, hain zuzen ere, Euskal Herriko bake-prozesuari buruzko hausnarketa-eremuan parte hartuko du. Horretan ere egongo dira Catherine Grèze eurodiputatu berdea, François Alfonsi (Korsikako Alderdi Nazionalaren eurodiputatua eta Europako Legebiltzarrean Greens-EFA taldekidea), Alice Leiçagueçahar, Akitania eskualdeko diputatua eta Iparraldeko Berdeen kidea, eta Jean-Pierre Massias, “Faire la paix au Pays Basque” liburuaren egilea.

Parada garrantzitsua izango da oso, Europe Écologie-Les Verts alderdi berdeak Frantziako Gobernuaren partaide delako, François Hollande-ren Alderdi Sozialista-rekin batera. Gainera aukera aparta da ideiak eta hausnarketak elkartrukatzeko alderdi politiko berde ezberdinen artean, batez ere euren lurraldeeetan gatazka nazional identitarioak dituztenekoen artean.

Horretaz aparte, ekintza honek EQUO Euskadi-k azken holabeteotan bake-prozesuaren inguruan garatu duen lanaren zatia da. Lan-prozesu hori pasa den martxoaren 14an hasi zen, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitzarako Idazkaritza Orokorrean eduki genuen bilerarekin (Jonan Fernández, Mónica Hernando eta Txema Urquijorekin egon ginen), baina beste bilera batzuk ere egin ditugu hainbat kolektiborekin, esaterako Etxerat edo Herrira.