IRABAZI-k ustelkeria eta sare klientelarrik gabeko instituzio garbiak nahi ditu. Gizarte osoari sarrera eta gastuen kudeaketaz aldizkako informazioa ematen dioten instituzio gardenak nahi ditugu. EQUO eta Ezker Anitza – IU alderdiek bultzatutako hautagaitzak profesionalizatutako funtzio publiko batengatik apustua egiten du. Horretarako, izendapen askeko lanpostuak mugatuko ditugu eta meritu eta gaitasun printzipioetan oinarritutako karrera profesionala lagunduko dugu. Honetaz gain, lehiaketa lanpostuak hornitzeko tresna bezala orokor bihurtuko dugu.
IRABAZI-k azken hamarkadetan politikari aipua kendu dioten kutunkeria eta adiskidekeriarekin bukatu nahi du. Horrez gain, ustelkeriaz egotzitako pertsonek beren karguak utzi beharko dituzte kautelazko neurri gisa eta kondena berretsiz gero, beren delituengatik sortutako kostuak beren gain hartu beharko dituzte: Herritarrei lapurtutako dirua itzuli.
Arabako Foru Aldundiak hautagaiaren, José Damián García, hitzetan, “maila guztietan dagoen ustelkeria eta iruzurrarekin bukatzeko ordua da. Inork ustelkerian erortzeko tentaldia ez edukitzeko legeak indartu behar ditugu. IRABAZI-n gure hautetsi guztientzako bete beharreko derrigorrezko kode etiko bat garatu dugu. Kodigo etiko honek kudeaketan gardenak izatera eta dauzkagun sarrerak eta gastuei etengabe publizitate ematera behartzen gaitu”. “Guk herritarrak entzuteko konpromisoa hartzen dugu. Igande hau pasa eta gero, gizarte eskakizunak entzuten jarraituko dugu. Era honetan baino ez dugu gizarteak euren eguneroko arazoak konpontzeko tresna bezala politikan berriro sinets dezan lortuko”, gehitu du.
Gasteizko alkatetzarako hautagaiak, Oscar Fernandez, azaldu duenez, “IRABAZI Gasteiz hautagaitzak etsenpluaren bidez predikatzen du. Politika guztiak edozein gasteiztarraren partaidetzari zabalik den IRABAZI Asanbladaren jarraitutako kontrolari men egingo dira. Herritarrekin gure gain hartuko dugun kontratua hilabete hauetan zehar sinatu ditugun manifestuak eta gure hauteskunde programa izango dira eta gizarteak egoteko konfiantza eman digun lekuetan defendatuko ditugu”. “Epe labur, ertain eta luzera begiratzeko eta gure belaunaldiko zein ondorengo belaunaldiko arazoak konpontzeko erantzukizuna daukagu. Hau lortzeko modu bakarra alderdi politiko, giza-ehuna eta herritarren arteko adostasunean oinarritutako hiri proiektua garatzea da. Politika era zintzo eta garden batean egiteko garaia da”, gehitu du.