IRABAZI-k euskara kultur ondare unibertsaltzat eta Araban gizarte kohesioaren elementutzat hartzen du. Ikuspegi honetatik, kandidaturak bere defentsa eta bere ezagutza eta erabilera handitzea sustatu nahi du.
IRABAZI-k elebitasun erreala eta eraginkorraren aldeko apustua egiten du. Hala ere, helburu hau apurka-apurka, era posibilista eta ez traumatiko batean eta inposatzeaz urrun lortu behar da. Horrela, herritarrek euskara adierazpen eta komunikazioarentzako balio handiko elementu gisa hautematea lortuko dugu.
Gasteizko alkatetzarako hautagaiaren, Oscar Fernandez, hitzetan “euskara gizartearen ondare ukiezina da eta babesteko betebeharra daukagu. Hiritarrek euskarari ondasun eta eskubide gisa hauteman behar dizkiote. Hau dela eta, bazterketan oinarritutako politikak eta euskararen erabilera politikoa ukatzen dugu”.
Bestalde, Txema Ruiz de Apodaka, “IRABAZI, gutxienez, Arabako Foru Aldundiko aurrekontuaren %1,5 euskararen normalizazioari esleituko dio” adierazi du. “Gainera, Aldunditik euskararen doako ikasketan aurreratzeko euskaltegiak eta euskararen ikastetxe publikoak sustatu nahi ditugu”, gehitu du.
Euskara bultzatzeko politika arloan IRABAZI-k proposatzen du, besteak beste:
– Euskararen normalizazioan lan egiten duten agenteen kohesioa bermatzeko sare eta espazio eraginkorrak sortzea.
– Aisialdian euskaraz egiten diren jardueren eskaintza zabaltzea (kirola, gizarte etxeen jarduerak …), transmisioan eragiteko guraso eta haurrei zuzendutako jardueretan bereziki azpimarratzen.
– Tokiko euskaraz egindako komunikabideak garatzeko konpromiso politikoa.
– “Oihaneder Euskararen Etxea” proiektua aurreratzeko eta “Kafe Antzokia” sortzearekin osatzeko konpromiso politiko erreala.
– Euskaraz egindako eskaintza kulturalaren gehikuntza.