Se presentan las plataformas “Irabazi-Ganemos” para las elecciones forales de mayo

Gaur goizean EQUO Euskadi, Ezker Anitza-Izquierda Unida eta Alternativa Republicana alderdiek “Irabazi-Ganemos” ekimenen osatze-prozesua plazaratu dute hedabideen aurrean, maiatzako foru-hauteskundeetara begira.

2014ko udazkenean aurkeztu zirenetik, alderdi horien kideek eta beste alderdi batzuenek, alderdirik gabeko beste pertsona batzuekin batera (independienteak), hogeita hamar ekimen baino gehiago sortu dituzte udal mailan, Euskadi osoan (ikusi behean).

Datozen bi asteetan prentsaurrean aurkeztuko dituzte “Irabazi-Ganemos Bizkaia” eta “Irabazi-Ganemos Gipuzkoa” ekimenak. “Irabazi-Ganemos Araba” plataforma, bere aldetik, pasa den martxoaren 28an aurkeztu zuten.

Lana errazteko asmoz, azken asteotan lurralde bakoitzean lan-taldeak sortu dira hauteskunde-programa egituratzeko, eta eskualdeko hauteskunde-zerrendak osatzeko. “Irabazi-Ganemos” foru-ekimen horien hiritarrenganako funtzionamendua gardena izango da legealdi osoan. Gainera hautatuek kode etiko bat sinatuko dute, eta kontuak emateko mekanismoak hartuko dituzte.

“Irabazi” ekimenak ez daude itxita beste alderdi batzuetara. Alderantziz, bildu nahi dituzte, sistema-aldaketa lortzeko asmoz, azken legealdian aldundiek egindako politikak ez baitira izan oso urrunak, ezta Estatuan ezarritakoarekin konparatuta: lan-estutasuna, pobrezia, zerbitzu publikoen murrizketa, iruzur fiskala ezkutua, ustelkeria eta kutunkeria boterearen inguruan… Euskadi ez da salbuespena.

“Irabazi-Ganemos Euskadi”-k sortutako edo babestutako tokiko ekimenak:

– Araban: Vitoria-Gasteiz.

– Bizkaian: Amorebieta (Hiri Ekimena), Barakaldo, Basauri, Berango, Bilbao (Bilbo Irabaziz), Erandio, Ermua, Galdakao (Galdakao Bizirik), Getxo (Guk Getxo), Gordexola (Abant Gordexola), Leioa, Ortuella, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trápaga.

– Gipuzkoan: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Bergara, Donostia-San Sebastián, Eibar, Errenteria, Eskoriatza, Irún, Legazpi, Ordizia, Pasaia, Urretxu, Zarautz, Zumarraga.