EQUO Euskadi 14A-ko grebaren alde agertzen da, eta herritargoa parte hartzera deitzen du

14N

EQUO Euskadi Azaroak 14rako deitutako grebaren alde agertu da, eta euskal herritargoa deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten du, Gizarte Gailurrak eta Europako Sindikatuen Konfederazioak antolatuta, Ekintza eta Elkartasuneko EuropearJardunaldiaren barne.

EQUO Euskadik jardunaldi honetan parte hartuko du, gaur eguneko politika ekonomikoa herritargoarentzat guztiz ezbidezkoa dela uste bait du, gorantza doaneko langabezi tasa batez zigortuta dagoena, gizarte eta demokrazia ezegonkortasunarekin bat, azken urteetan jasandako murrizketa etengabeak direla eta.

EQUO Euskadirentzat garrantzia berezia du greba deialdia europearra izateak, ohar berezia izan behar duena ez bakarrik gure gobernuentzat, baizik eta EBko erakundeetarako ere. Ildo honetatik, EQUOk arduraz ikusten du sindikatuen batasuna lortu ez izatea, inoiz baino gehiago beharrezkoa dena, euskal herritargo guztia modu berdinean erasotzen duten politika ekonomikoak gelditzeko.

Azken hauteskunde kanpainan EQUO Euskadik defendatu duen bezala, demokraziaren birsortzeaz modu argi baten hitz egiteko garaia da, eredu ekonomiko berria proposatzeko, hartu ez duguneko zorrek behartzen duteneko espiraletik irten gaitezen. EQUO Euskadik modu argian eredu politiko, sozial, eta ekonomiko berri baten alde egiten du, herritargoaren parte hartzean oinarritzen dena, Islandian bultzatutako prozesua jarraituz.

EQUO Euskadik herritargoa Greba Orokorrean parte hartzera animatu nahi du, bere asea eta haserrea erakusteko, Euskadin deitu direneko mobilizazioetan parte hartuz. Ondorengo deialdietan egongo gara:

  • Bilbo
    • 12:00 Plaza Biribila
    • 18:30 Jesusen Bihotza
  • Gasteiz
    • 12:00 Europa Biltzar Jauregia
    • 17:30 Virgen Blanca
  • Donostia
    • 12:00 Alderdi Eder
    • 18:30 Alderdi Eder