EQUO Berdeak botoen %3 urratu du Araban. Lortutako emaitzen arabera, EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeak erakundeetan egoteko lanean jarraituko duela iragarri du, datozen herri mailako hauteskundeak helburu jarrita.
EQUO jasotako boto igoerarekin pozik agertzen da, baina abstentzio maila altuaz penatzen da, gizarteko zati batek ohiko alderdi politikoenganako konfidantza eza argi lagatzen baitu.
EQUOrentzat botoen igoerak gizartean mezua txertatzen hasi denaren seinale da. EQUO Berdeak taldeak kaleko kanpaina egin du eta garbi ikusi du pertsonek EQUO ezagutzen dutenean freskoa, serioa eta bestelakoa den EQUO proiektua bozkatzen dutela. Talde ekologistak mezua jaso duten pertsonen artean jarreira atsegina nabaritu du. Ondorioz, jarrera atsegin hori botoetan islatzen bukatzen da eta 2015eko herri mailako hautaskendeetara begira esperantzaz betetako etorkizun bat ageri da EQUOrentzat.
Lehendakarigaia den Aitor Urrestik esan duenez “EQUOren aldeko boto bakoitzak gure hautesleenganako zorra da”. Urrestik lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du euskal errealitate politikoan EQUOk behar duen lekua lortu arte.
Era berean, EQUOk boto gehien jaso dituzten alderdiak ere zoriondu nahi ditu eta herritarren eskaerak bideratu beharko dituztenak izango direla. Beraz, hartutako konpromisoa arduraz betetzeko eskaria egiten diote.