Berdeak Equok bere marka berrabiarazi du, bozeramailekidea berrituta eta ziklo politiko berri baterako proiektu ekologista eta soziala indartuta

  • Gasteizko Udaleko zinegotzi Oscar Fernandez eta Donostiako Lankidetzako Udal Kontseiluko ordezkari Lidia Ucher alderdi berdearen bozeramailekide aukeratu dituzte

  • Euskadiko Alderdi Berdeak lankidetza nabarmendu du nortasun-ikur gisa, eta eremu berdea, zeharkakoa eta aurrerakoia eraikitzeko prest dauden sektore guztiekin aliantza zabalak egiteko beharra azpimarratu du

 

Berdeak Equo Euskadiko Alderdi Berdeak bozeramailetza paritarioa eta Euskadiko Koordinazio Mahaia berritu ditu, talde berdearen koordinazio organo gorena. Berdeen bozeramailekide berriak Oscar Fernandez Gasteizko Udaleko zinegotzia eta Lidia Ucher Donostiako Lankidetzako Udal Kontseiluko ordezkaria izango dira. Azken honek Carmen Muñoz aurreko bozeramailekidearen lekukoa harkuko du. Ucher Berdeak Equoren ordezkari gisa estreinatu da Europako Alderdi Berdearen 40. kongresuan, Lisboan.

Euskadiko Koordinazio Mahaiak beste kide batzuk ere baditu ziklo politiko berriari aurre egiteko, zarata politikoaz nekatuta dagoen herritarren zati horri dei egin eta mobilizatu nahi baitute. Alderdi berdearen helburua da pertsonek politikan duten konfiantza berreskuratzea, lau zutabetan oinarritutako proiektu ekologista eta sozial baten bidez: klimaren eta ingurumenaren babesa; eredu ekonomikoaren jasangarritasunerantz aurrera egitea trantsizio justu baten bidez; justizia soziala eta ekitatea; eta giza eskubideen aldeko borroka, eskuinaren eta ultraeskuinaren diskurtsoek mehatxatzen eta higatzen dituzten une batean.

Euskadiko Alderdi Berdeak lankidetza nabarmendu du nortasun-ikur gisa, eta azpimarratu du beharrezkoa dela “eremu berde, zeharkako eta aurrerakoi bat eraikitzeko prest dauden sektore guztiekin aliantza zabalak egitea, zuzentasunean eta ekitatean aurrera egiteko eskuzabaltasunez eta maila altuan. Kaosaren eta beldurraren aurrean, berdeen ilusioa, itxaropena eta aukerak azaleratzen dira “, adierazi du Lidia Ucher bozeramailekideak.

Bestalde, Oscar Fernandez bozeramailekideak, Gasteizko egungo zinegotziak, Europako alderdi berdeen artean tokiko ordezkarien hazkundea nabarmendu du. Adibide gisa Ingalaterrako eta Galesko Alderdi Berdea aipatzen du, 2025eko udal hauteskundeetan errekor historikoa ezarri zuena, 181 toki kontseilutan 859 zinegotzi izatera pasatuz. “Tokian-tokian, alderdi berdeak jendearengana iristen ari dira beren proposamen politikoekin, energia garbian, azpiegitura erresilienteetan eta ekonomia justu eta berdeetan, etxebizitzarako sarbidean eta garraio publiko iraunkor eta irisgarrian inbertitzeko. Haren arrastoari jarraitu nahi diogu. Dagoeneko Europako 5 hiriburu daude alkate berdeen gidaritzapean: Amsterdam, Budapest, Zagreb, Riga eta Kopenhage “, azpimarratu du Fernandezek.