- “TAOa zabalduta, herritarrek garraiobide iraunkorragoak hautatzen dituzte, hala nola oinez ibiltzea, bizikleta hartzea eta garraio publikoa erabiltzea. Gainera, lagundu dezake kaleko zirkulazioa gutxitzen eta mugikortasuna arindu eta seguruagoa egiten”: Óscar Fernández
Elkarrekin Vitoria udal taldeak jarraitzen du sustatzen mugikortasun iraunkorragoa eta osasungarriagoa, ongi ikusten baitu osorik erreformatzea gainazalean aparkatzeko denbora-muga arautzen duen ordenantza. Koalizioak erabaki hori hartu du bilerak egin eta gero Beatriz Artolazabal alkateorde eta Espazio Publikoaren saileko zinegotziarekin. Bileron helburua izan da aldaketa batzuk sartzea gobernuaren proposamenean, eta esan daiteke denean erabat ados agertu direla.
Elkarrekin taldeak jada eman zuen aldeko botoa TAOaren azken zabalkuntzan, hiriaren hegoaldean egindakoan, eta, haren ustez, gobernuaren erreforma bide onean eginda dago mugikortasuna iraunkorragoa izan dadin; gainera, herritarren eskariari erantzuten dio —bizilagunek adierazten zuten sarritan izaten zituztela zailtasunak beren auzoetan aparkatzeko—. Gremioen eta autonomoen sektore profesionalen beharrei ere erantzuten die, askok eragozpenak izaten baitituzte zerbitzua eman behar duten tokietatik hurbil aparkatzeko.
“TAOa zabalduta, herritarrek garraiobide iraunkorragoak hautatzen dituzte, hala nola oinez ibiltzea, bizikleta hartzea eta garraio publikoa erabiltzea. Horrek hiriaren karbono aztarna jaisten laguntzen du, eta mugikortasun eredu arduratsuagoa eta osasungarriagoa sustatzen. Era berean, horrek lagundu dezake zirkulazioa apaltzen eta kaleko mugikortasuna arindu eta seguruagoa egiten. Neurria jasota dago Mugikortasun planean eta azken urteetako gure taldea eskatzen ari zen moldaketa hau”, azaldu du Óscar Fernández zinegotziak.
Gobernuak Elkarrekin taldeari azkenik onarturiko zuzenketen artean, nabarmentzekoa da ordenantza ez dela aplikatuko abenduaren 24an eta 31n arratsaldez, eta ekintza eremua zabaldu egingo dela Valladolid kalera, bizilagun gehiagorengana iristeko.