- Koalizioak eskatu du hirugarren fasea 2027ra aurreratzeko —fase horretan, B ingurumen etiketa duten ibilgailuei debekatu egingo zaie eremu murriztuan sartzea; hala dator gobernuak 2030erako duen proiektuan—, eta zehaztapen gehiago ere eskatzen ditu ezartzen diren salbuespenen gainean
- “Eskatzen ditugun aldaketek emisio txikiko eremuaren eraginkortasuna hobetuko dute. Murriztutako azalera mugatuta datorren bezala mugatuta, erdizka geldituko gara, zeren eta alboko beste hainbeste kale kanpoan utziko ditu, nahiz eta oso bolumen handiko zirkulazioa jasaten duten”, esan du Óscar Fernández zinegotziak
Elkarrekin udal taldeak —Podemos Euskadi, Berdeak EQUO, Ezker Anitza IU eta Alianza Verde alderdiek osatuak— zuzenketa sorta bat erregistratuko dio Gasteizko emisio txikiko eremuen ordenantza arautzailearen proiektuari, efizientzia hobetzeko helburuarekin. Taldearen ustez, emisio txikiko eremuaren proiektuarekin, gobernuak espedientea bete besterik ez du egiten, eta neurri hutsal izatera irits daiteke, hau da, mugikortasunean egiazko eraginik ez izatera, ez baitu aldaketa esanguratsurik ekarriko gaur egungo agertokiarekiko.
Elkarrekin taldeak izapide honen hasieratik eskatu dio gobernuari anbizio handiagoa, eta berriz eskatzen dio ekintza azalera handitu dezala. Haren ustez, Zabaltzako arteria nagusiak ere hartu behar lituzke: Bake kalea, Frantzia kalea eta Florida eta Manuel Iradier, proiektuak kanpoan uzten baititu kale horiek, baita etorkizuneko faseetan ere. Koalizioarentzat onartezina da, kale horiek zirkulazio bolumen handia jasaten dute eta. Batez beste 7.250 ibilgailu ibiltzen dira Manuel Iradier kaletik; 10.583 Florida kaletik; 10.625 Frantzia kaletik eta 11.833 Bake kaletik.
“Ulertezina da ibilgailuei mugarik ez jarri izana lau kale horietan ere, Frantzia kaleko saltzaileek berek eskatzen dutela ikusita; izan ere, una jakin batzuetan jasanezina bihurtzen da ibilgailu motordunek sorrarazten duten soinua eta usaina. Gidari batzuk ez aztoratzeagatik, arriskuan jartzen dugu bertan bizi garen eta lanean aritzen garen guztien osasuna”, ohartarazi du Óscar Fernándezek.
Inplementazio eremuari dagokionez, Elkarrekin taldeak beste eskari bat gaineratu du. Gobernuaren irizpenaren aurka baina Ingurumen Azterketarako Zentroaren txosten batean oinarrituta, taldeak eskatu du perimetro murriztuan sar daitezela 2030ean udalerriko TAO eremuak, auzotarrek hala eskatzen badute eta herri kontsulta batean berresten badute.
Elkarrekin taldeak planteatutako beste aldaketa batek erreferentzia egiten die ingurumen etiketaren oinarrian datozen mugapenei. Nahiz eta gobernuaren proiektuak 2030. urtean debekatzen duen eremu murriztura DGTren B ingurumen etiketako ibilgailuak sartzea, koalizioak eskatu du murriztapen hori aurrera dezatela eta jar dezatela martxan 2027rako, hurbileko beste udalerri batzuetan egingo duten bezala.
Elkarrekin koalizioaren zuzenketa sailaren artean, era berean, baimendurik ez dauden ibilgailuak noizbehinka eremu murriztura sartzen uzteko salbuespenetan jartzen du begia. Udal taldearen ustez, kasu horien zehaztapen falta dela-eta aldi baterako baimenok kontrolik gabe erabiltzeko aukera dago. Horregatik, salbuespenon erabilera denbora behar bezala zedarritzeko eskatzen du.
“Eskatzen ditugun aldaketek emisio txikiko eremuaren eraginkortasuna hobetuko dute. Murriztutako azalera mugatuta datorren bezala mugatuta, erdizka geldituko gara, zeren eta alboko beste hainbeste kale kanpoan utziko ditu, nahiz eta oso bolumen handiko zirkulazioa jasaten duten”, esan du Oscar Fernández zinegotziak