Euskal politika, ziklo berri baterantz doa, eta herritarrak politika publikoak aldatzeko beharra adierazten hasi dira. EAJ-PSE koalizioa agortuta dagoelaren ebidentzia ugari daude jada, hau da, azken urteotako kudeaketa-eredu autokonplaziente hau, behin betiko egiaztatuta geratu da Urkullu lehendakaria atzeko atetik irten den einean. Gobernu honek, ezgaitasun politikoa erakutsi izan du azkenaldian, agerian geratu dira baita, arazoak konpontzeko eta egungo Euskadiren erronkei aurre egiteko erantzun eza. Osakidetzaren kudeaketa negargarriaren ondorioak, herritarren zenbaki handi batek jasan izateak edo hezkuntza-komunitatearekin Hezkuntzaren Legea adosteko ezgaitasuna dira honen eredu. Herritarrek, elkarrizketa eta akordioak lehenetsiko dituen politikak eskatzen ari dira, eguneroko arazoei eta erronkei aurre egitea helburu izango dituen politika.
Izaera sozialeko aldarrikapenek euskal agenda politikoa bete dute legegintzaldi osoan, batez ere azken hilabeteetan. Euskadiko kaleak bete egin dira ezker eraldatzaile eta alternatiboak tradizionalki eskatu dituen aldarrikapenekin. Horregatik, hurrengo etapan, herri eskakizunei erantzuteko tresna baliagarria izan nahi dugu, Euskadik gizartea eraldatzeko behar dituen politiken bidez.
Sumar koaliziotik eskaera sozial horiekin bat egin nahi dugu, eta Euskadin bizi garenok nagusiki partekatzen ditugun balio eta printzipioetan lan egiteko konpromisoa hartzen dugu, hau da, ezker eraldatzaile euskaltzalearen nortasuna osatzen duten balioen esparruan. Hau guztia, politikaren erabilgarritasunaren sinismenetik gauzatzeko konpromisotik egin nahi dugu, euskal herritarrek beren botoarekin ematen gaituzten lekutik.
Aurreko hauteskunde orokorretan egin genuen, ultraeskuineko gobernu baten aukera geldituz, Euskadin Sumar mugimenduak lortutako babesari esker. Espainiar koalizio-gobernuan politika aurrerakoiak aplikatzeko berme bakarra eta bigarren koalizio gobernu honetan, eskuindarren estremismoari aurre egiten dion horma gara.
Atzean utzi dugun legegintzaldiak agerian uzten du Urkullu lehendakaria buru duen zikloaren amaiera. Gobernu horrek, azpikontratazio masiboaren aldeko apustu planifikatua eta zerbitzu publikoen kalitate-galera uzten ditu ondare modura. Kontua ez da, une honetan, EAJ-PSEren 12 urteko kudeaketaren balantzea egitea, baina bai, behin ere, garai honetako gure kritikaren elementu nagusiak agerian jartzea. Gure abiapuntua, Euskadi aurrera ataratzeko eta zerbitzu publikoak eusteko langileriak egiten duen ahalegin izugarria da, hori da euskal gizarteari balioa eta aberastasuna ematen diona.
EAJ-PSEk, politika fiskal atzerakoia egin dute PPren eskutik. Gure espazioak bultzatu duen eta Araban berriki onartu den Fortuna Handien gaineko Zergaren aplikazio partzialak, laster Gipuzkoa eta Bizkaiarekin batera, ez du ezkutatu behar Euskadin pairatzen dugun zerga-bidegabekeria. Zerga horrek, gogora dezagun, EAJren oposizio gogorra izan zuen, Euskadin ezartzeko inolako borondaterik ez zuena, nahiz eta, akordio horri esker, azkenean egin behar izan duen. Diru-bilketan ez ezik, pedagogia fiskalean ere aurrerapen handia egin da, “gehien duenak gehiago ordain dezala”ren ideian aurrera egiteko.
Gobernu honen anbiziorik eta proposamenik eza nabarmena da funtsezko bi esparrutan: etxebizitzarako eskubidean eta zerbitzu publiko batzuk apurka-apurka eraistean. Zerbitzu horien adierazle nagusiak Osakidetza, euskal hezkuntza-sistema eta zaintza-sistema dira.
Osakidetza, estatuko osasun-arloko erreferente izatetik gero eta pribatizatuagoa izatera igaro da bi hamarkadetan, eta jada ez die erantzun eraginkorrik ematen herritarren beharrei. Euskadi biztanle bakoitzeko gastu handiena duen erkidegoa izanik, abian jarritako kanporatze-politikek, lehen mailako arretaren desegitea, EAGekin edo pandemiaren ondoren plantilla tenkatzearekin batera, euskal herritar gehienentzat bigarren kezka izatera pasa da.
Hezkuntzaren arloan, EAJk eta PSEk onartu berri duten Hezkuntza Legeak, EH Bilduk egindako ekarpen asko jasotzen dituenak, aurrera egiten du eredu segregatzaile batean, non ikastetxe pribatuak gero eta indartsuagoak bihurtzen diren, zeinak irakaskuntza pribatuko hitzarmenen bidez inbertsioa indartzen duen eta euskal zentro publikoak azpifinantzatuta eta sistema gero eta segregatzaileago baten uzten dituen.
Euskadik urteak daramatza gehiago ematen ez duten industria-politikako errentetatik bizitzen. Lidergo publikorik ez dagoenez eta Euskadin industria-enpresa handiek erabakiguneak galdu dituztenez, urtez urte sektore honek zuen pisua jaitsi egiten da. EAJ-PSEk, zerbitzuen sektorea lehenesten duen eredu baten alde egin du. Eredu horrek, oro har, enplegu prekarioagoak eta aldi baterakoak eskaintzen ditu, produkzioaren eta zerbitzu horien prestazioaren esparruan trantsizio ekologikoan sakondu gabe. Diru publikoarekin finantzatutako ekitaldi handiek dakartzaten turistifikazioarekin batera, gehienetan gentrifikazio-prozesuak sortzen dituzte Euskadiko auzo eta herri askotan.
Gainera, ez dago mugikortasunaren, ekoizpenaren edo gure hondakinen kudeaketaren sektoreen eraldaketa iraunkorraren aldeko apusturik. Horren erakusle da trantsizio ekologikoari eta klima-aldaketari buruzko lege berria. Lege honek ez die heltzen krisi klimatikoaren egiturazko arrazoiei, multinazionalen esku uzten baitu energiaren ekoizpena, sorkuntza publikoaren eta komunitarioaren alde egin beharrean.
Batu gehiago izateko. Batu hobeto bizitzeko.
Sumar hauteskunde-koalizioa osatzen dugun erakundeok bat gatoz euskal gizartearen aldaketa-eskaerari erantzun politikoa emateko beharrarekin. Erabakigarriak izan nahi dugu politika publiko ausartak abian jartzeko orduan, gehiengo sozialen ongizatea oligarkien onuren aurretik jarriko dutenak. Politika herritarrentzat tresna erabilgarri bihurtu nahi dugu, baita gehiengoarentzat ona den bizitza baten zerbitzura dauden politika erabilgarriak ere. Euskal gizartearen etorkizun desiragarriak eta bizi-proiektuak orainetik bultzatu nahi ditugu, baina belaunaldien arteko elkartasuna, trantsizio ekologiko justua eta berdintasuna ardatz hartuta esparru guztietan.
Izan ere, zerbitzu publikoak pribatizatzeko politiken aurrean, etxebizitzarako eskubide subjektiboa bermatzeari uko egiten diotenen aurrean, segregazio jasanezina sustatzen duen hezkuntza-legearen alde egiten dutenen aurrean, kapital handien poltsikoaren neurrira zerga-politika egiten dutenen aurrean, milaka herritar daude Euskadin, hobeto bizitzeko prest. Sumar mugimenduan batzeko prest.
Izan ere, hilketa matxisten, kristalezko sabaien, diskriminazioaren eta diskurtso heteropatriarkalaren aurrean, gehiengo sozial bat antolatzen ari da, eta errealitatea gainditzeko, greba feminista orokorrak deitzeko eta mezu hau zabaltzeko gai da: bat mintzen baduzue, gu denak mintzen gaituzue; Euskadiko milaka herritar, hobeto bizitzeko prest. Sumar mugimenduan batzeko prest.
Izan ere, energia-enpresa handiek eta hidrokarburo-enpresa handiek eta atzerriko kapitaleko parke eoliko handien instalazioek babestutako aurpegi garbiketa-politiken aurrean, milaka herritar daude Euskadin, trantsizio energetiko eta ekologiko justuaren alde hobeto bizitzeko prest.
Izan ere, nortasunari buruzko antzinako eztabaiden aurrean, Euskadi askotarikoa eta plurala da, eta eskubide kulturalak adieraztea eta egikaritzea bermatuko duen eta euskara euskaldunen hizkuntza gisa hartuko duen bateratze federalaren eta inklusiboaren aldeko apustua egiten du. Gainera, nazio aniztasuna berez balioa eta aberastasuna dela ulertzen du.
Horregatik guztiagatik, lanean jarraituko dugu ideien inguruan batzeko, pertsonak batzeko, ahotsak eta esperientziak batzeko, Euskadin, eskubide sozialak, berdintasuna, inklusioa eta gizarte- eta ingurumen-justizia zabaltzeko. Batu gehiago izateko. Batu, hobeto bizitzeko.