- Podemos, Izquierda Unida, Comuns eta Sumar alderdietako gazterien ordezkariek ere topaketa honetan parte hartuko dute.
- Verdes Equo alderdi politikoko gazteen elkarteak Arabako hiriburua aukeratu du iraunkortasunaren arloan egindako ibilbidea bertatik bertara ezagutzeko.
- Berdeak EQUO alderdiko koeledunak eta Gasteizko Udaleko zinegotziak, Óscar Fernándezek, hitzaldia emango du Gasteiz udalerri osasuntsuagoa, sozialagoa eta erresilienteagoa bihurtzeko gauzatu beharreko estrategia eta jarduerei buruz.
Juventud Verde, Europako Gazte Berdeen Federazioan (Federation of Young European Greens) Europa mailan integratutako Verdes Equo partidako gazteriaren elkarteak, Arabako hiriburua aukeratu du, abenduaren 7an, 8an, 9an eta 10 tartean bere XI. Asanblada Orokorra ospatzeko. Gasteizeko egonaldia aprobetxatuko dute, Berdeak EQUO alderdiaren koeledunaren eta Gasteizko Udaleko zinegotzi Óscar Fernándezen eskutik, hiriak iraunkortasunaren arloan egindako ibilbidea ezagutzeko.
Fernandez, Berdeak EQUOko kide batzuekin batera Eraztun Berdea eta beste leku azpimarragarri batzuk erakusteaz gain, Gasteizeko klima-aldaketaren ondorioen aurrean, udalerri osasuntsuagoa, sozialagoa eta erresilienteagoa bihurtzeko gauzatu beharreko estrategia eta jarduerei buruzko hitzaldia emango die. “Merezi du hiri honetan ingurumenaren arloan egindako ibilbidea nabarmentzea. Aitzindaria izan da alderdi askotan, baina hala izaten jarraitu behar du. Funtsezkoa da aurreikuspenekin eta ardurarekin lan egitea, agertoki berriei eta mahai gainean ditugun erronkei aurrea hartuz: gure eredu ekonomikoa aldatzea; gure industria-eredua jarduera berrietara egokitzea; energia-sistema berrien Aldekoa apustua egitea; gure mugikortasuna eta gure elikadura-sistema aldatzea, jasangarri bihurtzeko eta atzerapausorik ez emateko”, adierazi du Óscar Fernández bozeramaileak.
Juventud Verde erakundearen asanbladako programaren gainerako jardunaldiak etxebizitzari, migrazioei, mugikortasunari, Europako hauteskundeei edo beganismoari buruzko mintegi eta tailerrekin osatuta daude. Joserra Becerrak euskal parlamentari ohiak eta Mar Gonzálezek, Verdes Equo Andaluziako koeledunak eta Kongresuko Sumar Nazio Anitzaren Talde Parlamentarioan aholkulariak hitzaldiak emango dituzte. “Ez dago gazteontzako etorkizunik, ingurumena zaintzeko eta justizia sozialerako ekintzarik burutzen ez badira. Pertsonen osasuna eta ongizatea lortzeko, baita natura zaintzeko eta garapena gauzatzeko, mekanismoak, agertoki politikoak eta tresnak aurkitu behar ditugu”, adierazi du Juventud Verdeko bozeramailea den Elena Parradok.
Podemos, Izquierda Unida, Comuns eta Sumar alderdietako gazterien ordezkariek ere parte hartuko dute topaketan. Aurtengo batzarrean, Batzorde Iraunkorreko karguak berriztatuko dira, Batzarraren azken egunean egingo den hauteskunde-prozesuaren bitartez hain zuzen ere. Organo horrek Juventud Verde erakundearen eguneroko antolaketa kudeatzen du. “Elkartu eta elkarlanean aritu behar gara, gazteen ahotsa politikaren lehen lerrora eramateko, datozen hilabeteetako hauteskunde-prozesuetan ahalik eta eragin ahalik eta handiena izan dezan”, baieztatu du Juventud Verde erakundeko bozeramaileak, Ángel Estebanek