BAKH Salburuko Hezegunean zabaltzearekin ez dutela baztertzen hotel bat irekitzea salatu dugu

  • Baskonia Kirol Hiriaren erreforma eta zabalpena egiteko espedienteko agiriak aztertuta, “udaldian hotel erabilera” emateko figura ageri da instalazioko egoitzaz ari dela
  • “Establezimendu posible horren jarduera Betoñuko putzutik 20 metrora baino gutxiagora egingo lukete. Eremuan berriz ere faunari eta florari erasango litzaioke, Eraztun Berdeko pitxia den hezeguneari, mehatxu orotatik babestu behar genukeen horri”, dio Óscar Fernándezek

Elkarrekin koalizioak, Podemos Euskadi, Berdeak Equo, Ezker Anitza-IU eta Alianza Verde taldeek osatuak, EAJ-PSE gobernua interpelatuko du datu berriak eman ditzan Baskonia Kirol Hiriaren erreformarako eta zabalpenerako espediente administratiboa aztertuta eskuratutakoetatik aparte, ageri baita BAKHeko zuzendariek asmoa dutela hotel bat martxan jartzeko Eraztun Berdeko pitxia denaren erdian, Salburuko hezegunean.

Azterturiko agirietan, atal batean baino gehiagotan aipatzen da unibertsitate egoitzari “udaldian hotel erabilera” ematearena; horrek Elkarrekin taldeari pentsarazten dio PSE-EAJ gobernuak ziurtatutakoaz bestela, kirol egoitza horri ostatu zerbitzua gaineratu nahi diotela udan.

Establezimendu hori martxan jartzen bada, jarduera handitzearekin, gehiago erasango zaio faunari eta florari. Jada badago txosten bat, foru erakundeko Natur Ondarearen Zerbitzuak egina, ohartarazten duena BAKH zabaldu nahi den partzelan edozein hondeaketa eta okupazio eginda ere “akuiferoari kalte egingo diola atzera bueltarik gabe, eta beraz erasan egingo diola Natura 2000 Sareko Gunearen kontserbaziorako helburuei”. Hala eta guztiz ere, aldeko ingurumen adierazpenean bermaturik, zeinak neurri zuzentzaileak jasotzen baititu ildo horretan, proiektuak aurrera jarraituko du, eta orain beharbada Elkarrekin kezkatzen duen beste gorabehera bat gaineratuko zaio.

Hori dela eta, Óscar Fernándezek gaia Hirigintza Batzordera eramango du, gobernuak azalpenak eman ditzan, zeren eta orain arte uko egin dio —salbu eta partzela zatitzeko lizentzia bat, zertarako eta ikasleentzako egoitza bat, unibertsitate eraikin bat, futbol zelai bat eta putzu artifizial bat eraikitzeko— eremuan bestelako ekipamenduak jartzeari.

“Establezimendu posible horren jarduera Salburuko Hezeguneen babes periferiaren barnean egingo lukete, Betoñuko putzutik 20 metrora baino gutxiagora. Batu eta segi. Eremuan berriz ere faunari eta florari erasango litzaioke, Eraztun Berdeko pitxia den hezeguneari, mehatxu orotatik babestu behar genukeen horri. Ingurumen aldetik zentzugabekeria bat”, esan du beste behin Óscar Fernándezek.