Laxokeriaz jokatu izana aurpegiratu diogu gobernuari, ikusita zenbatek aparkatzen duten bigarren ilaran bidegorriak inbadituz

  • Bidegorrien okupazioaren arazoak hortxe segitzen badu ere, 2022an ipinitako isunak (229 guztira), handitu beharrean, gutxitu egin dira aurreko urtearekin alderatuta, eta 2019ko 386 isunetatik oso azpitik gelditu dira
  • “Kontrako noranzkoan doazen bidegorriak egunero erabiltzen dituzte gidariek beren auto partikularrak uzteko eta banatzaileek zamalanetarako. Horrek arrisku larrian jartzen ditu ziklistak. Gobernuak noiz hartuko ditu neurri sendoak, zoritxarren bat gertatzen denean?”, gaitzetsi du Elkarrekin taldeko bozeramaileak, Óscar Fernándezek

Elkarrekin udal taldeko (Podemos-IU- Berdeak EQUO) Óscar Fernández bozeramailearen ustez, laxokeriaz daude zainduta bidegorriak, ibilgailu motordunek nola okupatzen dituzten ikusita. Horrela betikotu egiten da arazoa, arrisku larrian jartzen baititu egunerokoan bizikletan mugitzen direnak.

Elkarrekin taldeak udal gobernuari arbuiatzen dion permisibitate hori agerian gelditzen da zenbat isun jartzen dituzten erreparatuz gero. Bidegorrien inbasioak hortxe segitzen badu ere, 2022an ipinitako isunak (229 guztira), handitu beharrean, gutxitu egin dira aurreko urtearekin alderatuta, eta 2019ko 386 isunetatik oso azpitik gelditu dira.

Argazkia: Bizikleteroak

Óscar Fernándezek Mugikortasun Batzordera helaraziko du arazoa, eta eskatzen du zaintza areagotzeko eta udaltzaingoak sendo eta irmo esku har dezala horrelako arau hausteak daudenean, jokoan baitago ziklisten segurtasuna. “Gidariek egunero erabiltzen dituzte kontrako noranzkoan doazen bidegorriak beren auto partikularrak uzteko eta banatzaileek zamalanetarako. Horrek arrisku larrian jartzen ditu ziklistak. Gobernuak noiz hartuko ditu neurri sendoak, zoritxarren bat gertatzean?” gaitzetsi du Elkarrekin taldeko bozeramaileak, Óscar Fernándezek.

“Inork ez luke ulertuko autoak horrelako arinkeriarekin aparkatzea kontrako noranzkoan doazen bideotatik ibilgailu motordunak joango balira. Pentsaezina eta guztiz onartezina izango zen autoek egunero-egunero besteen bideak inbadituko balituzte. Zergatik ez da berdin jokatzen bizikleten kalterako den kasuan?”, amaitu du Fernándezek.