Urtaroa aldatzean arropen edukiontziak maizago husteko eskatu dugu Gasteizen

  • Alderdiak egiaztatu du urteko une jakinetan (ia beti urtaro aldaketetan) edukiontziak arropaz betetzen direla egun horietan ez direlako behar bezain maiz husten
  • Gobernuari eskatzen dio Koopera enpresarekin duen zerbitzu kontratuan jasota dauden epeak berriz aztertzeko eta kanpoan poltsarik ez gelditzeko, bestela nonahi zabaltzen dira eta zikinkeria eta nahas-mahasa sortzen dira

Elkarrekin Vitoria-Gasteiz udal taldeko bozeramile Óscar Fernándezek (Podemos-IU-Berdeak EQUO), gaur goizean, Klimaren aldeko Ekintza batzordean, gobernuari eskatu dio arropen edukiontziak maizago husteko; izan ere, ia beti une jakinetan gainezkatzen dira, hau da, urtaroa aldatzean eta beraz armairua aldatzean. Hala, birziklatze zerbitzu hori erabiltzen dutenen kexekin bat egin du alderdiak, gordailuok beteta aurkitu baitituzte eta ezin izan baitituzte beren poltsak utzi. Kasurik onenean arropa etxeetara itzultzera beharturik izaten dira, nahiz eta beste kasu batzuetan gordailuen inguruan uzten dituzten eta azkenean zabaldu eta zikinkeria eta nahas-mahasa sortzen diren.

Tokiko gobernuak Koopera Ingurumen Zerbitzuen arloko enpresarekin arroparen, oinetakoen eta objektu txiki berrerabilgarrien bilketa selektiboa egiteko sinaturiko azken kontratuan, hobekuntzak iragarri zituzten bilketa maiztasunetan. Ehunak eta puskak egunero jasotzen hasi behar zuten, astelehenetik larunbatera, EAJ-PSE gobernu taldeak adierazi zuenez, baina maiztasun hori, bete baldin bada, agerian gelditu da ez dela behar bestekoa une jakinetan. Alde horretatik, Elkarrekin taldeak eskatzen du kontratuan datozen huste epeak berriz planteatzeko, erabiltzaileak ez daitezen behartu beren auzoak zeharkatzera zerbitzu horretaz baliatzeko; izan ere, maiz, ez dute horrela ere lortzen, beren etxetik hurbileneko edukiontziak ere denak egoten baitira goraino beteta.

“Ahal diren erraztasun guztiak eman behar ditugu horrelakorik ez gertatzeko. Egiaztatu dugu irail amaieran Salburuko auzoan gertatu zela. Madril kaleko edukiontzi guztiak eta kale perpendikularrekoek (Martxoaren 8ko etorbidekoak eta Burgos kaletik hurbil daudenak) goraino beteta zeuden. Egun horietan, egoera berean zeuden Jose Mardonesen eta Jesus Guridin daudenak. Gobernuak aztertu behar du areagotu egin behar ote den urtaro aldaketako egun horietan husteko maiztasuna, jendea (birziklatzearekin sentsibilizatuta dagoena) ez dadin desanimatu zerbitzua erabili ezin duela eta”, esan du Elkarrekin taldeko bozeramaileak, Óscar Fernándezek.