- Eusko Jaurlaritzak, instalazio horietarako eskakizunak murriztean, bidea libre uzten die landa eta nekazaritza lurretan planta fotovoltaikoak proiektatzen dituzten interes partikularrei, eta oligopolio energetikoaren eredu nagusia, zentralizatua, opakoa eta ez demokratikoa iraunarazten dute
- Formakuntza berdeak azpimarratzen du berriztagarriak hedatzeko irizpideak Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS) ezarri behar dituela, hau da, jatorri berriztagarriko energia-aprobetxamendurako kokalekurik egokienak identifikatzen dituen dokumentuak
Berdeak EQUOk ohartarazi duenez, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak iragarri duenaren arabera, parke eolikoak eraikitzeko izapideen murrizketak berriztagarrien hedapen kaotikoa eragingo du Euskadin, eta eragin kaltegarriak izango ditu euskal landa-munduaren jardueran, dagoeneko oso kaltetua eta erakundeek bigarren mailan utzia baitute.
Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak emandako azalpenen arabera, hemendik aurrera eta 2024ra arte, Natura 2000 Sarearen barruan ez dauden parke eolikoen eta fotovoltaikoen proiektuek, baldin eta 75 megavatiotik beherako potentzia badute lehenengo kasuan eta 150 megavatiotik beherakoa bigarrenean, beste izapide bat izango dute, tramiteak arintzeko.
Euskadiko alderdi berdearen ustez, Eusko Jaurlaritzak, instalazio horietarako eskakizunak murriztean, bidea libre uzten die landa- eta nekazaritza-lurretan – batez ere Araban- planta fotovoltaikoak proiektatzen dituzten interes partikularrei. Formula horrek oligopolio energetikoaren eredu nagusia, zentralizatua, opakoa eta ez demokratikoa betikotzea eragingo du, Europako gainerako herrialdeetan nagusitzen den herritarren esku dagoen garapen deszentralizaturantz aurrera egin beharrean, energia-krisia arintzeko beste tresna bat baita. «Baliabide naturaletatik sortutako onurek tokiko biztanlerian eta instalatzen diren lurraldeetako enpresetan izan behar dute eragina, horiek baitira ziurgabetasun energetikoaren zorroztasunak gehien pairatzen ari direnak», adierazi du Joserra Becerra formakuntza berdearen bozeramailekideak.
Alderdi berdeak azpimarratu du berriztagarriak hedatzeko irizpideak Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS) ezarri behar dituela, hau da, jatorri berriztagarriko energia-aprobetxamendurako kokalekurik egokienak identifikatzen dituen dokumentuak. Horregatik, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ahalik eta azkarren izapidetu dezala hain beharrezkoa den antolamendu-tresna hori, dirudienez ahaztuta baitauka kaxoi batean, haren onarpena 2024ra arte atzeratu baitaiteke. Becerrak adierazi duenez, «arreta jarri behar dugu energia-eraginkortasuna, aurrezpena eta autokontsumoa lehenetsiko dituen trantsizio justu batean lan egiteko, eta megaproiektuen tonbolari amaiera emateko