Akordioa Gasteizko Udal Gobernuarekin, FOFELeko 2,3 milioi etxebizitza-politikei, trantsizio energetikora eta ezkutu soziala indartzera bideratzeko

  • Hala, soluzioa emango zaie Parte Zaharrari ematekoak zeuden 2019ko laguntzei, eremua birgaitzeko Plana 600.000 eurorekin hornituz
  • 1,2 milioi bideratuko dira Jundizko TMBren teilatuan instalazio fotoboltaiko bat egiteko, 130.000 euro etxebizitza sozialak ugaritzeko eta 400.000 euro San Prudencio zahar etxeko sukaldea handitzeko

Elkarrekin Vitoria-Gasteiz udal taldea (Podemos – Ezker Anitza IU- Berdeak EQUO) akordio batera iritsi da Urtaranen taldearekin, aurrekontuak negoziatzen bolada bat eman ondoren Arabako Toki-erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsak udalaren eskutik jasoko duen diruari buruz. Akordio horrek 2,3 milioi euroko balio ekonomikoa du guztira, eta modua ematen du Elkarrekin Vitoria taldeak aurreko aurrekontuetan egindako hitzarmenetatik abiatutako lanari jarraitzeko, baita pandemiatik berreskuratzen laguntzeko ere gizartearen, feminismoaren eta ingurumenaren arloan.

Elkarrekin udal taldearentzat, lehentasunezkoak dira birgaitzeko laguntzak, hainbeste ezen handitu egin baitzuen azken aurrekontu hitzarmenetan Zabaltza 21erako ordaintzekoak ziren laguntzetarako zenbateko ekonomikoa 1,5 milioi eurotan, eta berriki pausoa eman da 2018an diru zuzkidurarik gabe gelditu ziren laguntzak ordaintzeko (636.514,17 €). Orain, Parte Zaharrerako zenbateko honekin, 2025erainoko hiru milioi euroko laguntzaz aparte, 600.000 euroko zuzkidura ekonomiko bat izango da, 2019ko eskariei dagokien laguntzetara bideratua.

Bestalde, Ukrainako gerrak larritu duen energia krisiaren testuinguruan, agerian gelditu da udalak erregai fosilekiko duen mendetasuna. Elkarrekin taldeak orain arte trantsizio ekologikoari begira egindako lanarekin bat etorriz, 1,2 milioi euroko sail bat bideratuko da energia fotoboltaikoko instalazio handi bat egiteko Jundizko Tratamendu Mekaniko Biologikorako plantaren teilatuan.

Elkarrekin-ek lanean jarraitu nahi du gizarte babesaren alde, zaurgarrienak diren pertsonak babesteko eta krisi une hauetan zainketak indartzeko. Hori dela eta, 130.000 eurotan handituko da etxebizitza sozialetara bideratutako saila. Hala, udalak udalaren etxe gehiago birgaitu ahalko ditu etxebizitza alternatiba gisa erabiliak izan daitezen. Horretaz gainera, 400.000 euro bideratuko dira San Prudencio zahar etxeko sukaldea handitzeko; helburua da zerbitzuaren kalitatea hobetzea, handitzen ari baita haren eskaria.

“Baikortzat dugu aurrekontu hitzarmen berri hau. Argi genuen toki erakundeetarako funtsek orain hiru urte abiarazitako lan ildoak (energia trantsizioa, osasun eta zainketa programak eta etxebizitza politikak) indartzeko izan behar zutela, eta gelditzeko iritsi dira. Hitzarmena lortuta, konpromisoa hartzen dugu lanean gogor jarraitzeko eta proiektuok guztiok gure udalerriaren mesederako izateko, batik bat jende ahulenaren mesederako, inor ere atzean utzi gabe”, esan du Oscar Fernandez Elkarrekin taldeko bozeramaileak.