Berdeak EQUOk Europako ekintzailetza-funtsetara jotzeko gardentasun eta erraztasun handiagoa eskatzen du, dirua zorioneko gutxi batzuen artean bana ez dadin

  • Berdeak EQUOk deitoratu du Eusko Jaurlaritza ez dela Europako funtsak erabiltzen ari Euskadin ekonomia berde eta digitalaren benetako garapena sustatzeko, baizik eta diru publikoa “modu klientelarrean” erabiltzea, “limosna gisa” eta euskal ekonomia hobetzeko benetako helbururik gabe.
  • Gainera, alderdi berdeak ohartarazi du “2.100 baino ez direla izango zorioneko enpresa edo pertsona autonomoak”; izan ere, Lanbidek berriz esleituko ditu laguntzak, aurkezpen-hurrenkeraren arabera, eta horrek, ziurrenik, 2020ko apirilean konfinamendua dela-eta autonomoentzako laguntzekin bizi izandakoaren antzeko kolapsoa eragingo du.
  • Berdeak EQUOren ustez, “eskandalua” da Next Generation EB funtsetatik 5.000 euro ematea 600 euroko inbertsio soila justifikatzen duen orori, hau da, inbertitutako kopuruaren %833 oparitzea.

 

Gaur, otsailaren 14an, goizeko 9etan, Lanbidek “berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak” programaren laguntzak eskatzeko epea irekiko du, Europar Batasunaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren Next Generation EB funtsekin finantzatua.

Deialdia bere eraldaketa ekologiko eta/edo digitalera bideratutako inbertsioak egin dituzten enpresetan enpleguari eustera zuzenduta dago, 10.523.571 €-ko guztizko baliabide ekonomikoekin, eta 5.000 €-tan banatuko dira eremu horietakoren batean gutxienez 600 €-ko inbertsioren bat egin izana egiaztatzen duen mikroenpresa edo enpresaburu autonomo bakoitzeko.

Berdeak EQUOren ustez, aire girotuko ekipo batean edo azken belaunaldiko mugikor batean 600 €baino lehenago gastatzeagatik ia 5.000 € emaiteak Europako funtsen jatorrizko helburua galaraztea dakar. Funts horien helburua euskal ekonomiaren benetako eraldaketa produktiboa erraztea da, ekonomia berdea eta digitala garatzeko bidean.

Joserra Becerra alderdi berdeko bozeramailearen hitzetan, “desegokia da Eusko Jaurlaritzak gure sare ekonomikoak trantsizio ekologiko, energetiko eta produktibo erreal bati ekiteko behar duen dirua oparitzea, ez fikziozkoa”; izan ere, dirua jasotzeko baldintza bakarra egungo enplegua gehienez sei hilabetez mantentzea izango da, inbertsioek benetako emaitza positiboa eta praktikoa izan dutela frogatu beharrik gabe.

Gainera, Berdeak EQUOk kritikatu du, beste behin ere, diru-laguntzak emateko Eusko Jaurlaritzak norgehiagokarik gabeko prozedurara jotzea, eskuragarri dauden funtsak agortu arte, eta seguruenez horrek sistema informatikoak kolapsatzea ekarriko du, otsailaren 14ko (astelehena) 9: 00etatik aurrera, orduan eskatu ahal izango baitira laguntzak.

Prozedura horri 2020ko apirilean “adar jotze” izena eman zion Berdeak EQUOk; izan ere, orduan, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak goizaldean eta modu telematikoan ireki zuen eskabidea egiteko epea, eta lehen orduetan kolapsoa izan zuen, 8 ordutan 10.000 eskaera baino gehiago jaso baitzituen.

Oraingo honetan, Joserra Becerraren arabera, “2.100 enpresa edo pertsona autonomo baino ez dira izango laguntza horiek jasoko dituztenak, eta horrek esan nahi du Eusko Jaurlaritzak azkarrenak sarituko dituela, ez gehien merezi dutenak”, laguntza publikoen esleipenak progresibotasun, efizientzia eta justizia printzipioei erantzun behar diela ahaztuta.

Berdeak EQUOk deitoratu du Eusko Jaurlaritza ez dela Europako funtsak erabiltzen ari Euskadin ekonomia berde eta digitalaren benetako garapena sustatzeko. “Lastima da Euskadi azken trena alferrik galtzen aritzea gure sare ekonomikoa benetan modernizatzeko eta eraginkorrago eta jasangarriago bihurtzeko. Horren ordez, diru publikoa hemeretzigarren mendean bezala eta modu klientelarrean erabiltzen da, limosna gisa, ETEen eta autonomoen nahigabea isilarazteko, ikusten baitute Euskadira iristen den Europako diru gehiena boteretik gertu dauden enpresa-talde handien poltsikoetara doala”, amaiu du Joserra Becerrak.