- Alderdi berdeak Mutrikuko Berdeak+Independienteak (B+I) udal-taldearen ekimena txalotu du, Mutrikuko udal-eremuan espeziearen arrantza-luzamendua aplikatzeko eskatuz
- Euskadi da angularen kirol arrantza baimentzen duen Europa osoko eskualde bakarra: 719 arrantza-lizentzia ditu lehorretik eta 77 itsasontzitik
- «Eusko Jaurlaritzak, AZTIko zientzialariek eta Itsasoa Ikertzeko Zientzialarien Kontseiluak (ICES) dokumentatutako angularen egoera zaila jakinda, ez zituen arrantza-baimenak eman behar», esan du Joserra Becerrak
Berdeak EQUO Euskadiko Alderdi Berdeak irizpide zientifikoei kasu egiteko eta urtarrilaren 31ra arte eman diren angulen kirol arrantzako lizentziak bertan behera uzteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, espeziea desager ez dadin. Izan ere, espeziearen biziraupena oso zaila da.
Itsasoa Ikertzeko Zientzialarien Kontseiluak (ICES) egindako azken txostenak aingiren eta angulen arrantza gelditzea gomendatzen du, bestela egoerak ez baitu atzera bueltarik izango. Eta AZTIko zientzialariek ere irizpide bera dute. Hain zuzen ere, aingiraren egungo egoera gainbehera izugarria dela adierazi dute, duela 60-70 urtekoarekin alderatzen badugu.
Zientzalarien ohartarazpenei entzungor eginez, Eusko Jaurlaritzak lehorretik arrantzako 719 lizentzia eta itsasontzitik arrantzako 77 eman ditu denboraldi honetarako, eta Euskadi da jarduera tradizional hori, aisialdirako angularen arrantza, baimentzen den Europa osoko eskualde bakarra. Ezin dugu alde batera utzi espeziea gutxitxen duten beste faktore batzuk ere badirela, baina gainbeheran den espeziea arrantzatzeak ez du zentzurik, eta Jaurlaritzak esaten badu biodibertsitatea babesteko eta kontserbatzeko benetako konpromisoa duela, oso modu arraroa da hori frogatzeko, eta angulak harrapatzeko aukera ematen du une kritiko honetan. Nahiz eta angula arrantzatzea oso errotuta egon, une honetan espeziearen biziraupena nagusitu behar da, ez kolektibo jakin baten interesa, Joserra Becerra alderdiko bozeramailearen iritziz.
Zentzu horretan, Berdeak EQUOk Mutrikuko Berdeak+Independienteak (B+I) udal-taldearen mozioa txalotu du. Mutrikuko udal-eremuan espeziearen arrantza-luzamendua aplikatzea eskatu dute mozio horretan, eta Iñigo Aguirre zinegotzi berdeak defendatuko du gaur goizean. Berdeek proposatu dute angularen arrantza egiten den arroetako udalek, hala nola Deba, Oria eta Zumaiakoek -Gipuzkoan-, eta Butroi, Lea-Artibai, Oka, Ibaizabal eta La Peñakoek -Bizkaia- eztabaida hori beren udal-osoko bilkuretan errepikatzea.