Berdeak EQUO alderditik honako hau adierazi nahi dugu azaroaren 25 honetan:
Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da gaur.
Gaur ozenago altxatuko dugu ahotsa gure gizarteetan irauten duen gaitz honek gurekin jarraitzen duela salatzeko.
Aurten indarkeriagatiko salaketak hazi besterik ez dira egin. Erasoek jarraitzen dute, hainbatetan heriotza ondorio izaten duten erasoek.
Gizarte-esparru guztietan nagusi den desparekotasun-sistema da oinarria, eta oinarri horretan hazten eta garatzen da emakumeen aurkako indarkeria bere forma guztietan. Patriarkatuan dago gizon batzuek gauzatzen duten portaera onartezin horren jatorria, giza eskubide oinarrizkoenen urraketa sistematikoarekin, hala nola bizitzarako eskubidea, integritate fisiko eta moralerako eskubidea, pentsamendu-askatasunerako eskubidea, norberaren nortasunaren garapenerako eskubidea, eta abar.
DESPAREKOTASUNARI ETA PATRIARKATUARI AURKA EGITEA FUNTSEZKOA DA
Gizarte gisa gure betebeharra da emakume guztien askatasuna eta babesa bermatzea. Libre sentitu nahi dugu, beldurrik gabe, eta aukera-berdintasunarekin.
Zeregin horretan jada lider bihurtu diren erakundeek modu aktiboan entzun behar dute emakumeek zer dioten eta emakume horiek babestu egin behar dituzte emakumeei aurrera egitea eta desparekotasuna desagerraraztea ahalbidetuko dieten guneak –sareak– sortzeko. Eta erakundeek baliabide gehiago bideratu behar dituzte sentsibilizaziorako, prebentziorako eta arretarako. Nahikoak ez direla esan beharrik ez dago. Baliabide gehiago behar ditugu gizarte-zerbitzuen esparruan, esparru sanitarioan, judizialean, langile espezializatuen prestakuntza-arloan, hezkuntza-arloan.
Eta gutako bakoitzak, norberari dagokion aldetik, ekarpena egin dezakegu –egin behar dugu– erronka horretan ere. Emakumearen aurka ikusten dugun edozein egintzarekiko pertsona bakoitzaren irmotasunak eta errefus esplizituak soilik ahalbidetuko du gizarte berdinzaleago baterantz aurrera egitea.
Pertsona guztien artean amaiaraziko dugu emakumeen aurkako indarkeria!
https://euskadi.partidoequo.es/wp-content/uploads/2021/11/MANIFIESTO-25n-1.pdf