Bilbo Sexu Salerosketarik eta Ustiapenik Gabeko Udalerrien Sarean atxikiko da, Carmen Muñoz, gure zinegotziaren ekimenez


Carmen Muñoz  zinegotziak proposatuta, Sexu Salerosketarik eta Ustiapenik Gabeko Udalerrien Sareari atxikiko zaio. « Bilbo sare horretan egotea
nahi dugu, gure ustez jarrera argia eta irmoa delako sexuesplotaziora bideratutako emakumeen eta haurren trafikoaren aurka », esan du Carmen Muñoz koalizioko
zinegotziak.

Ziur gaude udalerriek gutxienez erantzukizun etikoa dutela gai honetan, eta, horregatik, pertsonen giza eskubideen aurkako atentaturik larrienetako baten
aurrean kokatu behar dute, salerosketaren eta esplotazioaren aurka, hain zuzen ere. Horregatik, zinegotzia pozik agertu da akordioarekin, eta uste dugu akordio ona dela errealitate mingarri horri begira, ezin baitugu beste aldera begiratu.

Sarea sexuesplotaziora bideratutako emakumeen eta adingabeen salerosketaren aurka borrokatzen duten udalerriek, erakundeek eta norbanakoek osatzen dute.
Une honetan, guztira 181 erakunde daude sare horri atxikita. Sarearen parte dira:  Barakaldo, Arrasate edo Donostia.