13 zuzenketak aurkeztu dizkiogu zerga arloko ordenantzei, zerga sistema berdean, gizarte babesean eta zerga sistema feministan oinarrituta, uztartzea eraginkorragoa izan dadin

  • Udal taldeak egoerari dagokion zerga arloko proposamena aurkeztu du, giltzarrizkotzat baitu gizartea berreskuratzeko eta behar adina baliabide publiko bermatzeko.
  • Elkarrekin taldeak uste du udal gobernuak proposatutako tasen eta prezio publikoen igoera orokorra akatsa dela, eta, horregatik, izoztea proposatu du, bereziki gizarte-politiken ordenantzan.
  • Gehien dutenek ekarpen handiagoa egin dezaten, Elkarrekin taldeak funtsezkotzat jotzen du enpresa handiei Ekonomi Jardueren gaineko Zerga (EJZ) %3 handitzea, pandemiaren eragin larria jasan dutenak babestuz.

Elkarrekin Vitoria-Gasteizek gaur goizean zerga arloko proposamena egin du, udalaren egoera ekonomikoak eskatzen duenaren modukoa. Hamahiru zuzenketa erregistratu dizkio 2022ko Udal Ordenantza Fiskalen proiektuari; helburua da krisia jasaten ari diren herritarrei laguntzea, pandemiagatik are eta behartsuago baitaude herritarrak oro har. Zerga arloko proposamenaren oinarrian, gizarte babesa, ingurumena eta arlo feminista daude; izan ere, ordenantza fiskalak ezinbestekoak dira, gure ustez, pandemiatik osatzeko.

Krisi honi aurre egiteko orduan, gure asmoa da ondasun higiezinen gaineko zerga hobarien zatiak handitzea Espainiako pobrezia mailan oinarrituta (9.009 eurotan dagoena) eta EAEko batez besteko soldatan oinarrituta (25.000 eurotan dagoena). Proposamen honek mesede egingo die 25.000 laguni. Gainera, ekonomia-jardueren gaineko zergan hobariak dakartzagu etekin garbian %75etik gorako galerak izan dituztenentzat. Bestalde, pandemian kalterik izan ez dutenek edo, are, jarduera handitu dutenek hartatik berreskuratzen lagundu beharko dute. Hori dela eta, igoera bat dakargu ekonomia-jardueren gaineko zergan. Era berean, errenta maximoa beheratu egingo genuke ondasun higiezinen gaineko zergaren hobariak jasotzeaz denaz bezainbat; hala, 100.000 eurotik 75.000ra jaitsiko genuke.

Etxearen sektoreari dagokionez, lehendik arazotsua bazen, orain are gehiago kaltetu da; hortaz, lehen baino premia handiagoa dago arlo horri heltzeko. Alde horretatik, %50eko errekargua proposatzen dugu etxe hutsen kuotan, foru arauak jasotzen duen bezalaxe. Baita hobari bat ere. Arlo feministari dagokionez, gure proposamena da 0-3 urteko haurrak hartzen dituzten udal eskolak doakoak izatea, nola amek eta hala aitek zinez izan dezaten lana eta eguneroko bizia uztartzeko modua.

Beste zuzenketa sorta handi bat ingurumenaren arlokoa da: zilindro gehiago dituzten ibilgailuetan zerga handitzea. Energia berriztagarriak instalatzen dituzten enpresei eta mugikortasun iraunkorrerako planak ezartzen dituztenei hobariak handitzea. Gardelegiko isurketen tasa handitzea, enpresek hondakinik sor ez dezaten sustatzeko. %20ko errekargua autobus geltokietako tarifetan, hiri barnean geldialdiak egiten dituzten enpresentzat. Horrekin batera, autobus geltokiaren aparkalekuko tarifak berriz jartzea proposatzen dugu; izan ere, udal gobernuak proposatutakoarekin mugikortasun iraunkorraren aurka egiten da.

Elkarrekin Vitoria-Gasteizen ustez, zerga arloko ordenantzei egindako ekarpenekin, urrunago begiratuko dugu, helburu bikotza baitu: behar adina zerbitzu publiko bermatzea eta gizartea eraldatzeko tresna izatea. Gure ustez, une honetan nahitaez lagundu behar zaie pandemiak gehien jo dituen familiei, pertsonei, enpresei eta kolektiboei