- Stella García eta Joserra Becerra EQUO Berdeak alderdiko kobozeramaileak izango dira konferentzia politikoan parte hartuko duen Euskadiko delegazioaren buru.
- Ska Keller Europako Parlamentuko Talde Berdearen kopresidenteak eta Evelyne Huytebroeck Europako Alderdi Berdeko kopresidenteak babestuko dituzte estatuko berdeak, debate-mahaian parte hartuz, debatea ‘Espainiako Berdegunearen lorpenak eta erronkak’ izenburupean garatuko delarik.
- Euskadiko berdegune politikoa abiarazteko estrategia euskal alderdiak ekainaren 19-20ko asteburuan egingo duen batzar birtualean itxiko da.
Bihar larunbata (ekainak 5), Ingurumenaren Munduko Eguna, Berdeak EQUO alderdia sortu zenetik hamar urte beteko dira. Urteurren horrekin batera, Espainiako alderdi berde eta Europako Alderdi Berdeko kide den taldeak konferentzia politiko bat emango du, eta Espainian berdegune handi bat eraikitzeko erabiliko duten estrategia aztertuko dute bertan.
10 urteotan, Verdes EQUO alderdiak agenda politikoan jarri ditu gizartearen erronka handiak –klimatikoak, sanitarioak, ekonomikoak eta sozialak–, lorpen handiak erdietsiz udaletan, parlamentu autonomikoetan, Kongresuan eta Europako Parlamentuan, jendearen bizitza hobetzen lagunduz.
Alderdi politikoaren ustez, “10 urteotan erein ditugun hazi berdeek ahalbidetu dute olatu berde europarra Madrilera iristea, non azken hauteskunde autonomikoetan Verdes Equo eta Más Madrid alderdiek osatutako gune berdea oposizioko lehen indarra izan baitzen”, eta orain olatu hori Espainia osora zabaltzeko unea da.
Bere estrategia politikoa aztertzeko, Verdes EQUO alderdiak online konferentzia bat egingo du datorren larunbatean, ‘Espainiako Berdegunearen lorpen eta erronkak‘ izenburupean, eta bertan izango dira Ska Keller Europako Parlamentuko Talde Berdeko kopresidentea, Evelyne Huytebroeck Europako Alderdi Berdeko kopresidentea, eta Inés Sabanés eta Florent Marcellesi, Verdes Equo alderdiko kobozeramaile federalak.
“Europako figura berde nagusiak gure konferentzian egoteak Europako Berdeek gure herrialdeko berdegunea zabaltzeko eta sendotzeko guk dugun ikuspegi politikoa erabat babesten dutela erakusten du”, Joserra Becerrak adierazi duenez, zeina Stella Garcia Berdeak EQUO kobozeramailearekin batera izango den bihar larunbateko (ekainak 5) konferentzia politikoan parte hatuko duen Euskadiko delegazioaren buru.
Igande arratsaldera arte, estrategia federala berresteko bozkatuko du alderdiaren militantziak.
Euskadiko berdegune politikoa abiarazteko estrategia alderdiak ekainaren 19-20ko asteburuan egingo duen batzar birtualean itxiko da.